Argitalpen data
Kontu Epaitegiko presidente Enriqueta Chicanok Kontuen Ganbera bisitatuko du bihar, egoitza ezagutu eta Ignacio Cabeza presidentearekin elkartzeko. Chicano Kontu Epaitegiko beste hiru ordezkarirekin etorriko da: Miguel Angel Torres kontseilaria, Ana Cossio kabineteburua eta Yolanda Perez komunikazio arduradunarekin. Bilera amaiturik, bi erakundeetako ordezkariak Nafarroako Parlamentura joanen dira. Han Unai Hualde lehendakariarekin elkartuko dira.