Skip to main content

ASOCEX

Kontuen Ganbera aztergai nafar erakundeei buruzko ziklo batean

Argitalpen data

Nafarroako Kontuen Ganberaren historia eta gaur egungo egoera aztergai izanen da irailaren 29an, SEHN-ek (Nafarroako Ikasketa Historikoen Elkargoa) antolaturiko hitzaldi ziklo baten barruan. Hiru hizlarik parte hartuko dute: Iñigo Mugueta, NUPko irakaslea, Juan Jose Martinena, Historiaren Erret Akademiaren kidea eta Luis Ordoki Kontuen Ganberako idazkari nagusia. Moderatzailea Nafarroako Unibertsitateko irakasle Agustin Gonzalez Enciso izanen da. Mahai-ingurua Iruñeko Iturramako Civivox aretoan eginen da, arratsaldeko 7etan hasita. Sarrera librea da, aurretik honako helbidean izena emanda: instituciones.sehn@gmail.com

Hitzaldi zikloa bihar, irailak 21, hasiko da nafar zuzenbideari buruzko mahai-inguruarekin. Hurerngo egunean, Nafarroako Gorteak eta Parlamentua aztertuko dira, eta irailaren 28an, berriz, Diputazia eta Nafarroako Gobernua. Urriaren 5 eta 6an epaitegiak eta udal erakundeak aztertuko dira. Azkenik, urriaren 13an Nafarroaren eta Europaren arteko harremanez hitz eginen dute.

Hitzaldi zikloarekin batera, erakundeak bisitatzeko aukera ere izanen da. Kontuen Ganberari dagokionez, bisita irailaren 30ean izanen da, goizeko 10:30etan (gaztelaniaz) eta 12etan (euskaraz).