Skip to main content

ASOCEX

Kontuen Ganberak 2015eko lan-zerrenda onartu du

Argitalpen data

Nafarroako Kontuen Ganberak heldu den urteko lan-zerrenda onartu du. 35 txosten eginen ditu gehi Parlamentuak urtean barna eskatuko dituenak.

Foru Administrazioari dagokionez, honakoak aipa daitezke: Iberdrolaren akzioen sal-erosketaren emaitza; Nafar Ogasunak Osasunarekin izaniko harremanak: Gobernuaren transferentzien eta diru-laguntzen sistema; Osasunbidearen azpiegituren kudeaketa; eta langileriarern azken urteotako bilakaera. Nafarroako Ubidea handitzeko obra-lanen esleipena ere fiskalizatuko da. Ubidearen lehen zatirako aurreikusi ziren helburuak zenbateraino bete diren ere aztertuko da.

Gobernuko bulegoen garbiketa kontratazeko sistema ere aztertuko da. Eta hauteskunde urte guztietan bezala,  alderdi eta koalizioen kontabilitateak fiskalizatuko dira, beti ere Parlamenturako hauteskundeei dagokienez.

Nafarroako Unibertsitate Publikoaren kontuak ere aztertuko dira. Eta 9.000 biztanletik gorako udal guztiak ere, eta biztanle kopuru txikiagoko batzuk.