Skip to main content

Kontuen Ganberari buruzko erakusketa, zabalik Parlamentuan

Argitalpen data

Gaur goizean Paarlamentuan eginiko ekitaldi baten bidez zabaldu da Kontuen Ganberari buruzko erakusketa. Hizlari aritu dira Parlamentuko presidente Unai Hualde; Asun Olaetxea Kontuen Ganberako presidentea; Fermin Erbiti Kontuen Ganberako komunikazio arduraduna; eta Cesar Oroz marrazkilaria, erakusketaren zati baten egilea. Erakusketak hiru zati ditu: Kontuen Ganberaren historia laburbiltzen duten dokumentu eta txanpon sorta. Kontuen Ganbera Orozen umoretik ikusia; eta argazki sorta bat, Kontuen Ganberaren egoitza eta azken berrogei urteko ibilbidea islatzen dituena.Erakusketa uztaialren 23ra arte dago ikusgai.

Irudian, Asun Olaetxea solasean, goizeko ekitaldian.