Kontuen Ganberako Miguel Angel Aurrekoetxea auditoreak Mexikoko gobernu auditoretzaren astean parte hartu du. Ekimena Mexikoko kontulari publikoek antolatu dute. Aurrekoetxearena hitzaldi birtuala izan da, Iruñetik egina.
Nafar kontu-ikuskariak hiru zatitan banatu du bere hitzaldia. Batetik, diru publikoaren kontrolaren antolakuntza aipatu du: Kontu Epaitegiaren eskumenak eta autonomietako kontu erakundeena. Eta azken horien artean, Kontuen Ganbera, Nafarroako diru publikoaren kontrola bermatzeko.
Bigarren zatian, Kontuen Ganberaren arautegia azaldu du: foru legea, antolaketa-arautegia, auditoretza-arauak…
Eta amaitzeko, Kontuen Ganberaren erronka nagusiak aipatu ditu. Aurrekoetxearen ustez, kudeaketa publikoaren eraginkortasuna neurtzen duten txostenak bultzatu behar dira; teknologia berrien erabilpena ere indartu behar da; inguru-giroari loturiko lanak eta auditoretza-informatikoa indartzeko beharra ere azpimarratu du.