Skip to main content

ASOCEX

Nafarroako Kontuen Ganberak emisio gutxiko eremuak fiskalizatuko ditu

Argitalpen data

Gure lehendakaria, Ignacio Cabeza, Estatuko kontu epaitegietako ordezkariekin eta Kontuen Auzitegiko Koordinazio Batzordearekin bildu zen atzo, toki-erakundeetako emisio gutxiko eremuen fiskalizazioaz hitz egiteko.

Aurreikusi da, Kontuen Ganberak, gainerako fiskalizazio organoek bezala, gai horri buruzko txostena egingo duela datorren urtean. Fiskalizazio horren helburua eremu horiek Klima Aldaketaren eta Energia Trantsizioaren legea betetzen dutela egiaztatzea da.