Skip to main content

ASOCEX

Nafarroako Pertsona Gorren Elkarteko talde bat, Kontuen Ganberan bisitan

Argitalpen data

Nafarroako Pertsona Gorren Elkarteko talde bat bisitan izan dugu gaur Kontuen Ganberan. Erakundearen berri jakin nahi zuten: historia, bilakaera eta gaur egungo zereginak. Horrez gain, etxea ere ikusi nahi zuten, gurea balio handiko eraikina baita,Iruñeko zaharrena. Bada, hori guztiak egin ahal izan dugu, taldearekin etorri diren bi interpreteren laguntzari esker, zeinu hizkuntzara itzuli baitituzte azalpen guztiak. Bisita amaituta, argazkia egin dugu eraikineko barneko patioan.