Skip to main content

NUPko Ekonomia graduko ikasle talde bat, Kontuen Ganberan bisitan

Argitalpen data

Nafarroako Unibertsitate Publikoko ikasle talde bat bisitan izan da Kontuen Ganbera, Kudeaketa Publikoa ikasgaiko irakasle Fermin Cabasesekin. Bisitaren helburua zen ikasleek Kontuen Ganberaren berri jasotzea: zereginak, txosten motak, beste erakundeekiko harremanak... Karen Moreno auditoreak hitzaldi bat eman die, hori guztia azaltzeko. Horrela, erakundeak egiten duen fiskalizatze lana ezagutu ahal izan dute.

Irudian, ikasleak eta irakaslea Kontuen Ganberako patioan.