Skip to main content

ASOCEX

NUPko ikasle talde batek ikastaro bat egin du Kontuen Ganberan, erakundearen lana ezagutzeko

Argitalpen data

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Enpresen Administrazio eta Zuzendaritza eta Zuzenbidea graduko talde batek ikastaro bat egin du Kontuen Ganberan, kontrol erakundeak egiten duen lana ezagutzeko. Bi lan-jardunaldietan ikasleek diru publikoaren kontrol sistema sakontzeko parada izan dute. Kontuen Ganberak holako ekimena egiten duen bigarren aldia da, iaz NUPren eskaintza jaso zuenetik. Hurrengo urteetan ere antzekoak antolatzeko prest dago.