Skip to main content

ASOCEX

San Frantzisko Eskolako 7 urteko neska-mutikoak, Kontuen Ganberan bisitari

Argitalpen data

San Frantzisko Eskolako Lehen Hezkuntzako 2. mailako neska-mutilak bisitan izan ditugu gaur goizean. Barneko patioan harrera egin ondoren, gure egoitzaren berri eman diegu, Iruñeko etxerik zaharrena dela azpimarratuz. Ondoren, lehen solairura joan gara bertan dauden margolan, idatz makina zaharrak, kontabilitate liburuak eta bestelakoak ikustera.

Eskolara itzuli aurretik patioan argazkia egin dugu, bisitaren oroigarri.