Skip to main content

Talde mistoko senatariek Comptos Ganbera bisitatu dute

Argitalpen data

Senatuko talde mistoko kideek Comptos Ganbera bisitatu dute gaur goizean. Egoitza ikusteaz gain, Comptos Ganerako presidentearekin elkartu dira, nafar erakundearen funtzioak eta lan egiteko modua ezagutu nahi zituztelako. Bileran Patxi Tuñon Ganberako presidente ohiak parte hartu du, gaur egun senatari autonomoa baita. Gainerako senatariak honakoak ziren: Pere Sampol i Mas,  Arturo Bagur, Narvay Quintero, Pedro Torres i Torres eta  Xosé manuel Pérez Bouza.
Talde mistoko kideak Nafarroara etorri dira, hemengo egoera ezagutzeko. Comptos Ganbera bisitatu ondoren, Diputazioaren egoitzara joan dira, eta bertan Miguel Sanz diputazioburuak hartu ditu.