Skip to main content

ASOCEX

Udal nagusienetako idazkari eta kontu-hartzaileak Comptos Ganberan elkartu dira

Argitalpen data

Nafarroako Comptos Ganberak aurten fiskalizatuko dituen udal guztietako idazkari eta kontu-hartzaileak erakundearen egoitzan elkartu dira gaur, egin beharreko lanaren berri jasotzeko. Halaber, Comptos Ganbera udalen kudeaketa sakonago aztertzeko martxan jarri nahi dituen adierazleen inguruko informazioa ere eman zaie. Helburua da fiskalizazio txostenenetan kontuak eta legezkotasuna ez ezik, eraginkortasuna ere aztertzea, eta horretarako adierazle komun batzuk behar dira. Oraingoz lau arlotan lan egin da: kirola, gizarte zerbitzuak, argiak eta haur eskolak.

Azkenik, Carlos Garcia Leganeseko Finantza arloko arduradunak hitzaldi bat eman du “Berdin jokatzen badugu, ez da deus aldatuko” izenburupean.