Argitalpen data
Kontuen Ganberak, Nafarroako Gobernuko Toki Administrazio Departamentuak, Udal eta Kontzejuen Federazioak eta Noaingo Udalak bultzaturiko udal kostuen gaineko azterketa amaitu egin da. Ekimenaren helburua zen udal zerbitzu nagusien kostua ezagutzea eta kudeaketarako adierazle batzuk zehaztea, ondoren Noaingo Udalean onarturiko gida horren onurak beste nafar udaletan ere erabiltzeko. Azterturiko zerbtizuak honakoak izan dira: argindarra, kultura, kirola, har-eskola, udaltzaintza eta gizarte zerbitzuak. Kontuen Ganberarentzat balio handiko tresna izan daiteke onartu berria, udal zerbitzuen kostua ezagutzeak udalen eraginkortasunaz iritzia ematea ahalbideratuko duelako.