Skip to main content

Berriak

Udal montepioaren defiziataren banaketa, aztergai bihar Parlamentuan

Kontuen Ganberako lehendakari Asun Olaetxea Parlamentuan agertuko da bihar, ekainak 20, udal montepioaren defizitaren banaketari buruzko txostena aurkezteko. Agerraldia eguerdiko 12etan izanen da, Landa Garapena, Ingurumena eta Toki Administrazioa Batzordearen aitzinean.

Sodenak Davalor enpresari emaniko maileguei buruzko txostena, etzi aztergai Parlamentuan

Kontuen Ganberako lebendakari Asun Olaetxea Parlamentura joanen da etzi, ekainak 14, berriki kaleraturiko txosten bat aurkezteko: Sodena sozietate publikoak Davalor enpresari emaniko maileguaei buruzkoa. Txostena maiatzaren amaieran argitaratu zen, eta PP parlamentarioak Olaetxearen agerraldia eskatu zuen. Bilera Garapen Ekonomikoaren Batzordean izanen da, goizeko 9:30etan hasita.

Olaetxeak gizarte larrialdietarako diru-laguntzei buruzko txostena aurkeztu du Parlamentuan

Kontuen Ganberako lehendakaria Parlamentura joan da gaur, gizarte larrialdietarako diru-laguntzei buruzko txostena aurkeztera. Maiatzaren hasieran kaleratutako txostenak Gobernuak 2015eko amaieran egoera larrian dauden pertsonei emanko diru-laguntzen kudeaketa aztertu zuen. Diru-banaketa herrietako gizarte zerbitzuen bitartez egin zen.

Uxue Barkos se reúne con los presidentes de las instituciones autonómicas de control
Uxue Barkos kontu epaitegietako presidenteekin elkartu da

Uxue Barkos lehendakaria kontu epaitegietako presidenteekin elkartu zen atzo, Nafarroako jauregian. Tronu Aretoan eginiko harreran, lehendakariak kontrol instituzioen lanaren balioa azpimarratu zuen, legezkotasuna ez ezik eraginkortasuna ere aztertu behar dela nabarmenduz. “Zuek eraginkortauna, efizientzia eta ekonomia aipatzen dituzue askotan. Behin letra horrekin jolasean hasita, etika eta ekologia ere aipatzen ahal ditugu, horiek ere gobernua batek kontuan hartu beharreko irizpideak baitira”.

Los presidentes de los tribunales autonómicos de cuentas se reúnen en Pamplona
Kontu epaitegietako buruak Iruñean elkartu dira

Estatuko kontu epaitegietako ordezkariak Iruñean elkartu dira gaur, Kontuen Ganberaren egoitzan, diru publikoaren kontrolari loturiko gai batzuk aztertzeko. Gaurko bileran, bereziki administrazio publikoen fiskalizazioa azkartzeko proposamenez hitz egin dute. Kontuen ikuskaritza aurreratzeko modu bakarra kontuen ixtea ere azkartzea denez, horixe bultzatzen saiatuko dira. Aldi berean, udalen ikuskaritza orokortzeko neurriez mintzatu dira.

 Bilera berean, presidenteeen taldeko buru berria izendatu dute: Avelino Viejo asturiarra izanen da hemendik aurrera.

Jornada sobre Europa con Mikel Irujo, delegado de Navarra en Bruselas
Mikel Irujo hizlari, Europari buruzko jardunanaldi batean

Kontuen Ganberak Europari buruzko jardunaldia antolatu du. Etxeko teknikoei zuzenduriko jardunaldian bi hizlari izan dira: Mikel Irujo, Nafarroak Bruselan duen ordezkaria; eta Izaskun Goñi Politika Ekonomikoko zuzendari nagusia. Irujok Europako erronkez eta Nafarroak Europar Batasunean egin dezakeenaz mintzatu da. Izaskun Goñik Europatik datozen funtsen kudeaketa aztertu du.

Odol eta Ehunen Bankuari buruzko txostena, bihar aztergai Parlamentuan

Asun Olaetxea Kontuen Ganberako lehendakaria Parlamentura joanen da bihar, Nafarroako Odol eta Ehunen  Bankuari buruzko txostena aurkezteko.Txostena Parlamentuak berak eskatu zuen, eta apirilean kaleratu zen. Agerraldia goizeko 9:30etan eginen da, Osasun Batzordearen aitzinean.

Asun Olaetxeak Ultzamako plantari buruzko txostena azalduko du bihar Parlamentuan

Kontuen Ganberako lehendakaria Parlamentuan agertuko da bihar Ultzamako minden plantari buruzko txostena aurkezteko. Agerraldia Landa Garapena, Ingurumena eta Toki Administrazioa Batzordean izanen da, goizeko 11etan hasita.

Estatuko kontu epaitegietako ordezkariak Palencian bildu dira

Estatuko kontu epaitegietako ordezkariak Palencian bildu dira gaur, elkarri informazioa emateko eta lanen koordinazioan areagotzeko. Kontuen Ganberaren ordezkaria Asun Olaetxea lehendakaria izan da.

El fiscal general del Estado visita la Cámara de Comptos
Estatuko fiskal nagusia, Kontuen Ganberan

Estatuko fiskal nagusiak Kontuen Ganbera bisitatu du gaur goizean, José Manuel Maza Nafarroako fiskal buru Jose Antonio Sanchez eta Kontue Epaitegiko fiskal buru Miguel Angel Torresekin etorri da. Asun Olaetxearen eskutik ezagutu dituzte etxea eta erakundearen zereginak. Ondoren, Kontu Epaitegiko fiskal buruak hitzaldi bat eman die egunotan Kontuen Ganberan bildurik dauden kontu epaitegietako legelariei.