
- EGOITZA ELEKTRONIKOA
- Jarraitu gaitzazu ....
- SALAKETEN KANALA
ASOCEX
Prentsa oharrak
Tipo | Fecha | Título | Informe PDF |
---|---|---|---|
Berriak | Asun Olaetxeak buruko osasunaren kudeaketari buruzko txostena aurkeztu du Parlamentuan
Asun Olaetxea Kontuen Ganberako lehendakaria Parlamentuko Osasun Batzordearen aitzinean agertu da gaur goizean, osasun mentalaren kudeaketari buruzko eginiko txostena aurkezteko. Nafarroako Gobernuak, iaz, 58 milioi gastatu zituen arlo horretan. Olaetxeak azaldu duenez, azken urteotan gora egin du gastuak, duela bost urte 44 lau milioikoa baitzen. |
||
Berriak | Politika publikoen azterketarako bigarren ikastaroa hasia
Politika eta programa publikoak aztertzeko bigarren ikastaroa hasia da. Gaur goizean egin da inaugurazio ekitaldia. Ikastaroa Estatuko kontu epaitegiek, Administrazio Publikoen Institutuak eta Zerga Ikerketarako Institutuak antolatu dute. Gaurko ekaldian, Asun Olaetxea Kontuen Ganberako lehendakariak parte hartu du, gainerako erakundeetako… |
||
Berriak | Ignacio Cabeza, FIASEPeko presidente berria
Ignacio Cabeza, Kontuen Ganberako auditore ohia, FIASEP fundazioko presidente izendatu dute. Cabezak (Zaragoza, 1957) hiru hamarkada egin ditu Kontuen Ganberan, auditore. Horrez gain, unibertsitate irakaslea izan da, hitzaldi asko eman ditu eta artikulu asko idatzi ere, beti diru publikoaren kontrola hizpide hartuta. FIASEP-ek auditore publikoen… |
||
Informes | Buruko Osasuna (2014-2019)
Kontuen Ganberak buruko osasunaren kudeaketa aztertu du kaleratu berri duen txosten batean. 2014tik 2019ra artekoa da azterturiko kudeaketa. |
||
Informes | Eguesibarko Udala, 2019
Nafarroako Kontuen Ganberak Eguesibarko Udalari buruzko txostena kaleratu du. Udalerriak 53 km. koadro ditu. 10 kontzejuk eta bestelako sei udal erakunde osatzen dute. Lehenak, Alzuza, Ardanatz, Azpa, Badostain, Egues, Elkano, Elia, Ibiriku, Olatz eta Sagaseta. Besteak, Etxalaz, Egulbati, Erantsus, Gorraitz, Sarriguren eta Uztarrotz. Guztira, 21.… |
||
Berriak | Asun Olaetxeak Gobernuak Tracasa Instrumental sozietateari eginiko enkarguei buruzko txostena aurkeztu du Parlamentuan
Kontuen Ganberako lehendakari Asun Olaetxeak Gobernuak Tracasa Instrumental sozietate publikoari eginiko enkarguak aztertu dituen txostena aurkeztu du Parlamentuan. |
||
Berriak | Irailaren 2an, agerraldia Parlamentuan Tracasari buruzko txostena aurkezteko
Irailaren 2an, Kontuen Ganberak lehendakaria Parlamentuan agertuko da, Gobernuak Tracasa sozietate publikoari eginiko kontratuei buruzko txostena aurkezteko. Agerraldia goizeko 9:15ean hasiko da. handik astebetera, beste agerraldi bat izanen da Osasunbideko langileriak kobratzen dituen ordainsari aldakorrez hitz egiteko. |
||
Berriak | FIASEP fundazioak auditoretzari buruzko esku liburua argitaratu du.
FIASEP fundazioak auditoretza publikoari buruzko eskuliburua argitaratu berri du. Bertan hogeita hamar bat kontu-ikuskariren testuak biltzen dira, horietako batzuk Kontuen Ganberako zenbait teknikarirenak. Testuak hiru zati ditu. |
||
Informes | Nafarroako Parlamentua (2019)
Nafarroako Kontuen Ganberak Parlamentuko iazko kontuei buruzko txostena argitaratu du. Nafarroako Parlamentuak iaz 12,3 milioi gastatu zuen. Gastu nagusia langileriarena da (7,4 milioi). Ondorengoak honakoak dira: transferentzi arruntak (2,8), ohiko ondasun eta zerbitzuen erosketa (1,3 milioi) eta inbertsioak (milioi bat). |
||
Informes | Nafarroako Kontseilua (2019)
Kontuen Ganberak Nafarroako Kontseiluari buruzko txostena kaleratu du. Bertan 2019ko kontuak eta erakundearen finantza jardueraren legezkotasuna aztertzen dira. |
Antesala despacho presidencia