Skip to main content

Prentsa oharrak

Tipo Fecha Título Informe PDF
Berriak Ignacio Cabeza Diputatuen Kongresuan agertuko da bihar, osasun-materialaren erosketa aztertzen ari den ikerketa batzordearen aitzinean

Kontuen Ganberako lehendakari Ignacio Cabeza Diputatuen Kongresuan agertuko da bihar, pandemia garaiko osasun-materialaren erosketa aztertzen ari den ikerketa batzordearen aitzinean. Batzordeak gaiari buruzko txostenak eginak dituzten zazpi kontu epaitegietako buruei deitu die. Cabeza agertzen lehena izanen da. Haren agerraldia arratsaldeko…

Berriak Mari Paz Benito, "Kontuen Ganberako topaketen" protagonista

Joan den ostiralean, Mari Paz Benito epaileak "Kontuen Ganberako Topaketan" parte hartu zuen. Ekimen honen helburua, gure egoitzara gure komunitateko bizitza sozial, politiko, ekonomiko eta kulturaleko pertsonaiak hurbiltzea da.

Berriak Akitania Berriko Eskualde eta Lurralde Kontuen Ganberarekin harremana sendotzen

Ignacio Cabeza, Kontuen Ganberako lehendakaria, Akitania Berriko Eskualde eta Lurralde Kontuen Ganberako ordezkari nagusiekin bildu da. Bilera horren helburua erakundeen arteko lotura indartzea zen, bizipenak eta etorkizuneko misioak partekatuz. Kontrolen programazioa ere landu da.

Berriak Fermin Erbiti, Kontuen Ganberako komunikazio-arduraduna, euskaltzain urgazle berria

Joan den ostiralean, Baionako Udaletxean egin zen bilkuran, Euskaltzaindiak ohorezko 21 akademiko izendatu zituen eta beste 9 euskaltzain urgazle. Euskaltzain urgazleen artean, gure lankide bat dago: Fermin Erbiti, Kontuen Ganberako komunikazio-arduraduna.

Informes Despopulatzearen aurkako borroka Nafarroan: Foru Administrazioak hartutako neurriak

Kontuen Ganberak despopulazioaren aurkako foru lege bat onestea eskatzen du 2024ko maiatzaren 24a Kontuen Ganberak despopulazioari buruzko txosten bat argitaratu du, eta bertan Foru Administrazioak arazoari aurre egiteko hartutako neurriak aztertzen ditu. Txostenaren arabera, azken hogeita hamar urteotan Nafarroako biztanleria %27 hazi da, eta…

(1.131)
Berriak Minerva Ullate: "Diru-laguntzen ebaluazio kultura falta dugu"

Berrehun bat lagun elkartu dira Nafarroako Administrazio Publikoaren  Institutuaren egoitzan, diru-laguntzen kudeaketa eta kontrola aztertzeko. Jardunaldia Kontuen Ganberak, Nafarroako Kontu-Hartzailetzak eta NAPIk antolatu dute. Gaur zortzi, jarripena izanen du.

Berriak NUPeko ikasleak, Kontuen Ganberan

Nafarroako Unibertsitate Publikoko ikasle talde bat bisitan izan da Kontuen Ganberan, Kudeaketa Publikoa ikasgaiko irakasle Fermin Cabasesekin. Egoitza erakusteaz gain, ikasleek erakundearen historia, funtzioak eta instituzioaren antolaketa ezagutu dituzte. Karen Moreno auditoreak horri buruzko hitzaldia eman die. 

Informes Nafarroako Kontseiluaren Kontuak (2023)

Kontuen  Ganberak Nafarroako Kontseiluaren kontuak aztertu ditu Kontuen Ganberak Nafarroako Kontseiluari buruzko txostena kaleratu du. Txostenak 2023ko kontuak eta erakundearen finantza jardueraren legezkotasuna aztertzen ditu.

(560 KB)
Berriak Kontu Epaitegiko Luis Rueda fiskalak kontu-erantzukizuna aztertu du

Kontu Epaitegiko Luis Rueda García fiskalak kontu-erantzukizunari buruzko hitzaldi bat eman du Iruñeko Kondestable jauregian. Kontuen Ganberak antolaturiko ekitaldian ehun bat lagunek parte hartu dute, gehienak foru Administrazioko, udaletako eta Kontuen Ganberako teknikariak.  

Berriak Kontabiitate-erantzukizuna, aztergai

Kontuen Ganberak kontabilitate-erantzukizunari buruzko jardunaldi bat antolatu du. Heldu den asteartean eginen dugu, apirilak 16, Iruñeko Kondestable jauregian. Hizlaria Espainiako Kontu Epaitegiko fiskal Luis Rueda izanen da. Jadunaldiak goizeko 9:30ean hasi eta 12:30ean amaituko da. Parte hartzeko izena eman behar da, Kontuen Ganberara deituta:…

Antesala despacho presidencia