- EGOITZA ELEKTRONIKOA
- Jarraitu gaitzazu ....
- SALAKETEN KANALA
ASOCEX
Prentsa oharrak
| Tipo | Fecha | Título | Informe PDF |
|---|---|---|---|
| Informes | Garesko Udala (2010)
Nafarroako Kontuen Ganberak Garesko Udalaren 2010eko fiskalizazio txostena kaleratu du. Txostena udalaren osoko bilkurak eskatu zuen. |
||
| Informes | Nafarroako Enplegu Zerbitzua
Kontuen Ganberak Nafarroako Enplegu Zerbitzuari buruzko txostena kaleratu du. Kontuen Ganberak aurreikusia zuen fiskalizazioari Parlamentuak berak eginiko eskari bat erantsi zaio. Izan ere, Nafarroa Bai eta Bildu taldeek bultzaturik, Parlamentuak CEN enpresarien elkarteak eta UGT eta CCOO sindikatuek azken urteotako enplegu planaren barnean… |
||
| Berriak | Helio Robleda eta lau teknikari, Auditoriari buruzko Kongresu Nazionalean
Helio Robleda, Kontuen Ganberako presidentea, auditore bat, legelari bat eta bi teknikari Madrilen dira, FIASEP fundazioak antolaturiko auditoriaren kongresu nazionalean parte hartzen. Bertan diru publikoaren kontrolak dituen erronka nagusiak aztertzen ari dira. Nafar ordezkariek komunikazio batzuk aurkeztu dituzte Madrilgo kongresuan. |
||
| Informes | Tuterako Udala (2011)
Nafarroako Kontuen Ganberak Tuterako Udalaren 2011ko fiskalizazio txostena argitaratu du. Txostenak honako gai hauek aztertzen ditu: aurrekontu-betetzea, ondare egoera, legezkotasuna eta udalaren finantza-egoera. Tuterako Udalak bi erakunde autonomo ditu: Uren Udal Batzordea eta Castel Ruiz Kultur etxea. Azken hau enpresa publika bihurtu zen iaz… |
||
| Berriak | Cuatrovientos institutuko talde bat, gure egoitzan bisitan
Cuatrovientos institutuko ikasle talde bat gure egoitzara etorri da gaur goizean. Administrazio eta Finantza goi zikloko ikasleak ziren, auditoriaz ere zerbait ikasten dutenak. Erakundearen berri orokorra jaso ondoren, Kare Moreno auditorearen azalpenak jaso dituzte. Amaieran, barneko patioan argazkia egin diegu. |
||
| Berriak | Miguel Álvarez Bonaldek irabazi du "Mariano Zufia" saria
Miguel Álvarez Bonald, Espainiako Kontuen Epaitegiko kontseilari ohiak irabazi du "Mariano Zufía" sari. FIASEP fundazioak ematen duen saria diru publikoen fiskalizazioan aritutako norbaiten meritua nabarmentzea du helburu. Saria heldu den 23an jasoko du Madrilen, Autidoria Publikoaren kongresuan. |
||
| Informes | Garinoaingo Udala (2011)
Kontuen Ganberak Garinoaingo Udalari buruzko txostena kaleratu du. Fiskalizazioa Parlamentuak eskatu zuen urte hasieran, PSNk, Nafarroa Baik, Bilduk eta Ezkerrak aurkezturiko eskariaren ondorioz. Txostenak 2011ko kontuak eta azken lau urteotako finantza egoeraren bilakaera aztertzen ditu. |
||
| Informes | Zizur Nagusiko Udalala (2011)
Nafarroako Kontuen Ganberak Zizur Nagusiko Udalaren iazko fiskalizazio txostena argitaratu du. Txostenak honako gai hauek aztertu ditu: aurrekontu kitapena, ondare egoera, legezkotasuna eta udalaren finantza egoera. |
||
| Informes | Antsoaingo Udala (2011)
Nafarroako Kontuen Ganberak Antsoaingo Udalaren 2011ko fiskalizazioa ezagutarazi du. Txostenak honako gai hauek aztertzen ditu: aurrekontu betetzea, ondare egoera, legezkotasuna eta Udalaren eta haren erakunde autonomoaren finantza-egoera. Antsoaingo Udalaren patronatu bakarra kirol eta kultur arloaz arduratzen den Gazte-Berria da. |
||
| Informes | Nafarroako Gobernuaren automobil-parkearen kudeaketa (2011)
Kontuen Ganberak Nafarroako Gobernuaren automobil-parkeari buruzko txostena kaleratu du. |
Antesala despacho presidencia
