- EGOITZA ELEKTRONIKOA
- Jarraitu gaitzazu ....
- SALAKETEN KANALA
ASOCEX
Prentsa oharrak
| Tipo | Fecha | Título | Informe PDF |
|---|---|---|---|
| Informes | 10eko Nafarroako kontu orokorrak
Nafarroako Kontuen Ganberak 2010eko kontu orokorrei buruzko txostena plazaratu du. Bertan, ohi denez, nafar ogasunaren egoera aztertzen da. Txostenak Gobernuaren kontuak ez ezik, elkarte eta fundazio publikoenak, eta Parlamentuaren eta haren menpeko erakundeenak ere biltzen ditu. |
||
| Berriak | Koldo Saratxagak Fiskalizazio Erakundeetako teknikarien topaketaren amaierako hitzaldia eginen du
Koldo Saratxagaren Fiskalizazio Erakundeetako teknikarien topaketaren amaierako ekitaldian parte hartuko du. Kooperatibetan aritua, Saratxagak Irizar enpresa egoera zailetik atera eta multinazional arrakastatsu bihurtu zuen. Langileriaren kudeaketan iraultzaile, orain enpresa-aholkularia da eta haren kudeaketa-sistema ezagutarazten saiatzen da. … |
||
| Berriak | Koldo Saratxagak Fiskalizazio Erakundeetako teknikarien topaketaren amaierako hitzaldia eginen du
Koldo Saratxagaren Fiskalizazio Erakundeetako teknikarien topaketaren amaierako ekitaldian parte hartuko du. Kooperatibetan aritua, Saratxagak Irizar enpresa egoera zailetik atera eta multinazional arrakastatsu bihurtu zuen. Langileriaren kudeaketan iraultzaile, orain enpresa-aholkularia da eta haren kudeaketa-sistema ezagutarazten saiatzen da. … |
||
| Berriak | Helio Robledak ausardia eskatu die auditoreei, goizean hasitako topaketaren inaugurazio-ekitaldian
Estatuko epaitegietako 150 ordezkari Iruñean bildu dira gaur, kanpo fiskalizazioak dituen erronkak aztertzeko. Inaugurazio ekitaldian Alberto Catalan legebiltzarburuak eta Helio Robleda Kontuen Ganberako presidenteak parte hartu dute. |
||
| Berriak | 150 auditore, Iruñean elkarturik bihartik
Kontu Epaitegietako 150 auditore Iruñean elkartuko dira bihar eta etzi, diru publikoen kontrolaz eztabaidatzeko. Inaugurazio-ekitaldia INAPeko Pio Baroja aretoan eginen da, goizeko 9:30etan hasita, eta Alberto Catalan Parlamentuburua eta Helio Robleda, Kontuen Ganberako presidentea mintzatuko dira. |
||
| Informes | Osasunbideak ospitale pribatuekin sinaturik dituen itunak (2008-2009)
Nafarroako Kontuen Ganberak Osasunbideak ospitale pribatuekin sinaturik dituen itunei buruzko txostena kaleratu du. Txostena Nafarroa Bai talde parlamentarioak eskatu zuen, osasun itunetan gastaturikoa aztertzeko. Kontuen Ganberak 2008 eta 2009 urteetako gastuak zehazteaz gain, Osasunbidearen kostuak eta ospitale pribatuei ordaintzen zaizkien… |
||
| Informes | Osasunbideak San Juan de Dios ospitalearekin sinaturik duen ituna
Nafarroako Kontuen Ganberak Gobernuak San Juan de Dios ospitalearekin duen itunari buruzko txostena egin du. Sarreran gogoratzen denez, Kontuen Ganberak itunari buruzko beste txostena egina du. Bertan esandakoen artean honakoa zen azpimarragarrienetakoa: ituna egiteko beharra ez zegoela inon justifikaturik. Bestalde, kostuen gaineko azterketa… |
||
| Informes | Castejongo Udala (2010)
Nafarroako Kontuen Ganberak Castejongo Udalari buruzko txostena kaleratu du. Txostena Parlamentuak eta Castejongo Udalak berak eskatu zuten, Udalaren finantza-egoera dela-eta kezkaturik zeudela argudiatuta. |
||
| Informes | Maiatzaren 22ko Parlamenturako hausteskundeetako gastuei buruzko txostena
Nafarroako Kontuen Ganberak maiatzaren 22ko hauteskundeetan Parlamentuan ordezkaritzarik lortu zuten alderdi eta koalizioek aurkezturiko kontabilitatea aztertu du. Behin kontu horiek azterturik, Kontuen Ganberak alderdi eta koalizio bakoitzari dagokion diru-laguntza emateko, kentzeko edo gutxitzeko agindua eman dezake. |
||
| Berriak | Osasun kontseilaria, Kontuen Ganberaren egoitzan
Osasun Kontseilari Marta Vera Kontuen Ganberaren egoitzara etorri da gaur goizean. Egoitza bisitatzeaz gain, Vera Helio Robleda Kontuen Ganberako presidentearekin elkarrizketatu da. Kontuen Ganberak Osasunbideak klinika pribatuekin sinaturik dituen itunei buruzko bi txosten karrikaratuko ditu datozen asteotan. |
Antesala despacho presidencia
