Nafarroako Comptos Ganberak Sakanako zazpi udalen fiskalizazio txostenak kaleratu ditu. Lan horiek Uharte Arakilgo alkate ohiak aurkezturiko salaketaren ondorioz egin dira. Izan ere, aipaturiko alkate ohiak aurtengo ekainean bertako ekonomia aholkulariaren aurkako salaketa aurkeztu zuen Comptos Ganbera irregulartasun batzuk salatuz, horien artean txekeak faltsutu izana. Alkate ohiak epaitegian ere salatu zuen gertaturikoa eta Arruazuko Udalak bat egin zuen salaketarekin udal horretan ere antzeko irregulartasunak egin zituelakoan.
Nafarroako Comptos Ganberak Antsoaingo Udalaren fiskalizazio txostena kaleratu du. Txostenak aurrekontu betetzea, ondare egoera, legezkotasuna eta udalaren finantza-egoera aztertu ditu. Datu guztiak 2002koak dira.
Nafarroako Comptos Ganberak Tuterako Udalaren fiskalizazio txostena argitaratu du. Txostenak honako gai hauek aztertzen ditu: aurrekontu-betetzea, ondare egoera, legezkotasuna eta udalaren finantza-egoera. Datu guztiak 2002koak dira.
Tuterako Udalak bi erakunde autonomo ditu: Uren Udal Batzordea eta Castel Ruiz Kultur etxea. Iazko gastuak (aipaturiko erakundeenak barne) 30 milioi eurokoak izan ziren. Urtea amaiturik, Udalak aurrekontu superabita lortu zuen (522.000 euro) eta diruzaintzako gerakin positiboa ere: 2,7 milioi euro.
Nafarroako Comptos Ganberak maiatzaren 25eko hauteskundeetako kontuei buruzko txostena kaleratu du. Nafarroako Parlamenturako hauteskundeak arautzen dituen legearen 47. artikuluak dioenez, Comptos Ganberak alderdien dirusarrera eta gastuak aztertu behar ditu alderdiei dagozkien dirulaguntzak banatu aurretik. Arau-hausterik baldin badago, edo dirusarrera edo gastuetan gehienezko zenbatekoak gainditu badira, Comptos Ganberak dirulaguntza gutxitu edo bertan behera uzteko proposamena egin dezake.
Nafarroako Comptos Ganberak administrazio publikoek NUPrekin sinaturiko hitzarmenei buruzko txostena kaleratu du. Txostena Parlamentuak eskatu zuen, CDN talde parlamentarioak eginiko proposamenaren ondorioz. Aipaturiko taldeak \"administrazioen arteko kolaborazio-hitzarmena kontratazioaren eta diru-laguntzen legediatik alde egiteko erabiltzen ari zen susmoa\" aipatu zuen.
La Cámara de Comptos de Navarra ha remitido al Parlamento el informe sobre el seguimiento de las recomendaciones emitidas en los últimos cuatro años (1999-2002) en el ámbito de la Administración de la Comunidad Foral. Se trata de un trabajo que se presenta al inicio de cada legislatura para que los responsables políticos dispongan de un documento-resumen sobre los aspectos mejorables en la gestión de los fondos públicos.
La Cámara de Comptos de Navarra ha publicado el informe de seguimiento de las recomendaciones emitidas en el ámbito del sector local durante el periodo 1999-2002. Se trata de un trabajo que se presenta al inicio de cada legislatura para ofrecer a los nuevos responsables de las instituciones locales una visión global sobre las recomendaciones formuladas a fin de que se pueda mejorar progresivamente la gestión municipal.
Nafarroako Comptos Ganberak 2000ko toki sektorearen txostena ezagutarazi du. Bertan Nafarroako udal, kontzeju, mankomunitate eta gainerako udal erakundeen gaineko iritzi orokorra eskaintzen du.
Txostenak emaniko datuen arabera Nafarroan 801 udal erakunde daude: 272 udal, 363 kontzeju, 76 udalaz gaineko erakundeak, 76 erakunde autonomo, 59 mankomunitate, 9 udal elkarte, 8 partzuergo, eta bost udal enpresa.
Nafarroako Comptos Ganberak Nafarroako Kontseiluari buruzko fiskalizazio txostena argitaratu du. Erakundeaz eginiko lehenbiziko txostenak gastuen betetzea eta legezkotasuna aztertu ditu.
Comptos Ganberak emaniko datuen arabera, Nafarroako Kontseiluak iaz 273.000 euro gastatu zituen. Dirutza horretatik 100.000 euro langilerian gastatu zen eta beste 168.000 euro erakundeko kideek jaso zuten \"eginiko zerbitzuengatik\". Inbertsioek 36.500 euro egin zuten.
Nafarroako Comptos Ganberak Ikus-entzunezko kontseiluari buruzko fiskalizazio txostena ezagutarazi du. Ikus-entzunezko Kontseilua 2001ean sortu zen. Haren xede nagusia ikus-entzunezko arloarekin zer ikusia duten gaietan Gobernuari zein Parlamentuari aholkuak ematea da. Zazpi kontseilarik osaturik dago, horietako bost Parlamentuak izendatzen ditu eta beste biak Gobernuak. Ikus-entzunezko Kontseilua 2002ko apirilean hasi zen lanean. Beraz, hauxe da erakundearen lehenbiziko fiskalizazioa.
