Nafarroako Comptos Ganberak Atarrabiako Udalaren 2002ko fiskalizazio txostena ezagutarazi du. Bertan honako gai hauek aztertzen dira: aurrekontu kitapena, ondare egoera, legezkotasuna eta finantza egoera.
Txostenak dioenez, Atarrabiako Udalak 2002ko ekitaldian 6,6 milioi euro gastatu zituen eta 6,9 bildu. Datu horiek udalaren diru iturri eta gastuak ez ezik, Kirol Patronatoarenak ere biltzen ditu.
Nafarroako Comptos Ganberak Baztango Udalari buruzko fiskalizazio txostena ezagutarazi du. Jakina denez, udalerri honek antolaketa berezia dauka, udalak, Bailarako Batzorde Nagusiak eta herrietako batzarrek osaturikoa.
Txostena egiteko honako gai hauek aztertu dira: 2002ko aurrekontu kitapena, ondare egoera, legezkotasuna eta udalaren eta haren erakunde autonomoen finantza-egoera.
Nafarroako Comptos Ganberak Eguesko udalaren hirigintzari buruzko txostena ezagutarazi du. Txostenak Parlamentuak berak eskatu zuen eta helburua zen hirigintzaren kudeaketa aztertzea, eskaerak berak zehazten zituen hamar gaitan.
Txostenak hamar gai horiei erantzuna ematen die, eta Eguesko hirigintza arloan zer ikusia izan dutenen alegazioak ere bildu ditu. Aurkezturiko alegazioak Juan Bautista Flores enpresako buruarena, alkate ohiarena eta gaur egungo alkatearenak dira.
Azkenik, txostenak Comptos Ganberak alegazioei eginiko erantzunak biltzen ditu.
Nafarroako Comptos Ganberak Etxegarateko obrei buruzko fiskalizazio txostena ezagutarazi du. Inbertsioaren helburua 7,1 kilometroko autobia egitea zen, bide zaharrak arrisku handikoa izateaz gain trafiko oso handia zuelako.
Nafarroako Comptos Ganberak Toki sektoreari buruzko txostena ezagutarazi du. Bertan udal, kontzeju eta gainerako toki erakundeen egoerari buruzko ikuspegi orokorra eskaintzen da. Datuak 2001ekoak dira.
Txostenak dioenez, 2001eko amaieran udal eta kontzejuek 7,8 milioi euroko aurrekontu defizita izan zuten. Zor maila, berriz, %1,2 handitu zen aureko urteko datuekin konparatuz. Alde horretatik, aipatzekoa da Nafarroako toki erakundeen zor bizia 282 milioi euroraino heldu dela. Horrek erran nahi du biztanleko zorra 486 eurokoa dela.
La Cámara de Comptos de Navarra ha remitido al Parlamento un informe sobre la partida presupuestaria "Ayudas a la adquisición de libros de texto y material escolar" del ejercicio de 2003. Se trata de un trabajo realizado a instancias del grupo parlamentario socialista que, en la petición presentada ante la Mesa del Parlamento, calificaba de sorprendente que de una partida de 601.000 euros sólo se hubiera gastado 221.710 y que, además, en dicho ejercicio no se hubiera aprobado convocatoria para dichas ayudas.
Nafarroako Comptos Ganberak Ikus-entzunezko Kontseiluari buruzko txostena ezagutarazi du. Bertan honako gai hauek aztertzen dira: aurrekontu kitapena, ondare egoera eta legezkotasuna.
Txostenak dioenez, kontseiluak 243.000 euro gastatu zituen iaz. Ondasun arruntetan 115.000 euro gastatu zituen eta langilerian 115.000. Inbertsioek 15.000 euro egin zuten.
Comptos Ganberak Nafarroako Kontseiluaren fiskalizazio txostena ezagutarazi du. Bertan bi gai aztertzen dira: Kontseiluak berak aurkezturiko gastuen aurrekontu kitapena eta legeztasuna. Datu guztiak 2003koak dira.
Txostenak dioenez, Nafarroako Kontseiluak iaz 350.000 euro gastatu zituen. Dirutzaren % 57 gastu arruntetan gastatu zen, %30 langilerian eta %13 inbertsioetan. Nafarroako Kontseiluak Parlamentuak eta Gobernuak izendaturiko kontseilukideez gain bi langile ditu: legelaria eta idazkaria. Administrariaren plaza bete gabe dago.
Nafarroako Comptos Ganberak Gizarte Ongizate Institutuaren eta Aspace Fundazioaren arteko kontzertuei buruzko txostena kaleratu du. Txostena Parlamentuak eskatu zuen, egunkarietan Gobernuaren barne txosten bat argitaratu eta gero. Txostenak Aspace Fundazioaren kudeaketa gaitzezteaz gain, direktibo batzuen soldatak oso handiak zirela salatzen zuen.
Nafarroako Comptos Ganberak San Adriango Udalari buruzko fiskalizazio txostena plazaratu du. Bertan aurrekontu betetzea, ondare egoera, legezkotasuna eta udal finantza egoera aztertzen dira.
Azterturiko urtea 2001koa da. Izan ere, horiek dira udalak itxirik dituen azken kontuak eta, beraz, Comptos Ganberak ezin izan du besterik egin. Txostenak arazo hori aipatzen du, kontabilitatea oso atzeratuta dagoela azpimarratuz. Hori dela eta, ekonomia jarduera aurrekontu kontrolik gabe burutzen da. Kontabilitatea eginiko jarduera aurkeztera mugatzen da.
