Nafarroako Comptos Ganberak Nafarroako Gobernuak Madrilen duen ordezkaritzari buruzko fiskalizazio txostena ezagutarazi du. Txostena Parlamentuko Bozeramaileen Batzordeak eskatu zuen, Eusko Alkartasuna taldearen eskaria onartu ondoren.
Nafarroako Comptos Ganberak Iruñeko Udalari buruzko fiskalizazio txostena kaleratu du. 2003. urteari dagokion lanak honako gai hauek aztertzen ditu: aurrekontu kitapena, ondare egoera, legezkotasuna eta udalaren finantza egoera. Halaber, Comptos Ganberak aurreko txostenetan eginiko gomendioen jarraipena egiten du.
Txostenak emaniko datuen arabera, Iruñeko udalak eta haren erakunde autonomoek ¿Hirigintza Gerentzia eta Haur Eskola- 192 milioi gastatu eta 172 bildu zituzten.
Nafarroako Comptos Ganberak Toki sektoreari buruzko txostena ezagutarazi du. Bertan udal, kontzeju eta gainerako toki erakundeen egoerari buruzko ikuspegi orokorra eskaintzen da. Datuak 2002koak dira.
Txostenak, lehen aldiz, Nafarroako udalerri guztien kontuen laburpena biltzen du, eta baita udal erakundeen egoera islatzen duten neurgailu batzuk ere.
Txostenak emaniko datuen arabera, nafarroan 807 udal erakunde daude: 272 udal, 362 kontzeju, 64 mankomunitate, 76 erakunde autonomo, 15 enpresa, 10 udal elkarte eta 8 partzuergo.
Nafarroako Comptos Ganberak Zizur Nagusiko Udalaren fiskalizazio txostena argitaratu du. Txostenak aurrekontu kitapena, ondare egoera, legezkotasuna eta udalaren finantza egoera aztertzen ditu. Datu guztiak 2003koak dira.
Zizur Nagusiko Udalak 12.492 biztanle ditu eta Udalaz gain beste hiru udal erakunde daude: Musika Eskola, Kultur Patronatoa eta Ardoi Kirol Patronatoa.
Nafarroako Comptos Ganberak Altsasuko Udalaren 2003ko fiskalizazio txostena ezagutarazi du. Bertan honako gai hauek aztertu dira: aurrekontu kitapena, ondare egoera, legezkotasuna eta Udalaren finantza egoera. 2003ko abenduaren 31ko datuen arabera, Altsasuk 7.355 biztanle ditu eta udal langileak 85 dira.
Nafarroako Comptos Ganberak Tafallako Udalaren fiskalizazio txostena ezagutarazi du. Tafallak 10.842 biztanle ditu eta bertako Udalak eta haren erakunde autonomoek 155 langile dituzte. Txostenak eskaintzen dituen datu guztiak 2003koak dira.
Txostenak honakoa aztertu du: Udalaren aurrekontu betetzea, ondare egoeraren isla, legezkotasuna eta finantza egoera. Halaber, Comptos Ganberak aurreko txostenetan eginiko gomendioen jarraipena egin du.
Nafarroako Comptos Ganberak Antsoaingo Udalari buruzko 2003ko fiskalizazio txostena ezagutarazi du. Txostenak honako gai hauek aztertzen ditu: aurrekontu betetzea, ondare egoera, legezkotasuna eta Udalaren eta haren erakunde autonomoen finantza-egoera.
Antsoaingo Udalak 8.854 biztanle ditu eta hiru erakunde autonomo eginak ditu: Gazte Berriak Kultur eta Kirol patronatua, euskara patronatua eta hezkuntza sexualaren aldeko patronatua.
Nafarroako Comptos Ganberak iazko kontu orokorrei buruzko fiskalizazio txostena ezagutarazi du. Jakina denez, txostenak foru administrazioaren ekonomia egoerari buruzko ikuspegi zabala eskaintzen du.
Comptos Ganberak txostenaren hasieran azaltzen duenez, foru administrazioa zazpi departamentuk, bederatzi erakunde autonomok eta 29 enpresak osatzen dute.
Nafarroako Comptos Ganberak Berriozarko Udalaren 2003ko fiskalizazio txostena ezagutarazi du. Bertan aurrekontu kitapena, ondare egoera, legezkotasuna eta finantza-egoera aztertzen dira.
Txostenak dioenez, azterturiko ekitaldian udalak 8 milioi euro gastatu eta 6,8 bildu zituen. Urte amaieran 1,2 milioiko defizita bazuen ere, egin beharreko kontu egokitzeak egin ondotik 137.000 euroko superabita izan zuen. 2003ko abenduaren 31ko zorra 1,1 milioi eurokoa zen.
Nafarroako Comptos Ganberak Arartekoaren 2003ko kontuei buruzko fiskalizazio txostena ezagutarazi du. Txostenak honako gai hauek aztertzen ditu: aurrekontu kitapena, ondare egoera eta legezkotasuna.
Txostenak dioenez, Arartekoak 762.000 euro gastatu zituen iaz. Dirutzaren zati nagusia (440.000 euro) langileriaren soldatetan gastatu zen; ohiko ondare eta zerbitzuetan 212.000 euro gastatu ziren eta inbertsioek 86.000 euro egin zuten.
Aurrekontu kitapenak ongi islatzen du urteko ekonomia jarduera. Egoera balantzea ere finantza eta ondare egoeraren isla da.
