Auditoretza Publikoaren Kongresuaren antolaketa-lanak aurerraturik daude. Urriaren 22 eta 23an eginen da Malagan, Andaluziako Kontuen Ganberak eta Fiasep Fundazioak antolatuta. Diru publikoaren kontrola nola egokitu gizartearen erronketara, horixe aztergai orokorra. Alde horretatik, besteak beste, digitalizazioa, demografia eta ingurumen-erronkez mintzatuko da.
Madrilgo Kontue Epaitegiaren Revista Española de Control Externo aldizkariaren azken alea argitaratu da. Bertan, kontue epaitegien eta parlamentuen arteko harremanak aztertzen dira.
Kontuen Ganberak Juramendiko Mankomunitatearen langileria eta kontrazioa aztertu ditu
Kontuen Ganberak Nafarroako Parlamentuaren 2025eko ko kontuei buruzko txostena argitaratu du. Iaz, Parlamentuak 13,8 milioi gastatu zituen. Txostenak dioenez, kontuek ongi islatzen dituzte finantza-egoera eta urteko emaitza ekonomikoa. Legezkotasunari buruzko iritzia ere aldekoa da.
Nafarroako Parlamentuak, iaz, 13,8 milioi gastatu zituen. Gastu nagusia langileriarena da: 8,7 milioi. Bigarrena, ohiko transferentziak: 3,3 milioi. Hirugarren gastua ondasun eta zerbitzuen erosketa da: 1,5 milioi. 2023ko datuekin alderatuz, gastua %1 handitu zen.
Nafarroako Unibertsitateko errektore María Iraburu Elizaldek Kontuen Ganberaren egoitza bisitatu du gaur, "Kontuen Ganberako Topaketen" saio berri batean parte hartzeko.
Elkarrizketan, Mariak bere esperientzia pertsonala eta profesionala partekatu du eta bere kudeaketaren balantzea ere egin du errektore kargua hartu zuenetik.
Kontuen Ganberak Arartekoaren 2025eko kontuei buruzko txostena argitaratu du. Arartekoak, iaz, milioi bat gastatu zuen. 3.300 kontsulta jaso eta 1.750 kexa jaso zituen.
Nafarroako Arartekoak Nafarroako administrazioen jarduna gainbegiratzea du helburu, nafar herritarren askatasuna eta eskubideak babestu eta hobetze aldera.
Arartekoa Nafarroako Parlamentuak aukeratzen du, sei urterako. Oraingoa Patxi Vera da, 2022ko martxoan aukeratua.
Kontuen Ganberak 2.000 eta 3.000 biztanle arteko udalen kontratazioari buruzko txostena argitaratu du. Udalek segitu beharreko prozeduren bidez esleitu dira kontratuak, salbuespen batzuk badira ere.
Txostenak hamasei 2.000 eta 3.000 biztanle arteko hamasei udalen kontratazioa aztertu du. Azterketatik kanpo utzi ditu horretaz txosten propioa zuten bost udal: Arguedas, Cadreita, Irurtzun, Valtierra eta Gares.
Kontuen Ganberak lehendakari Ignacio Cabezak elkartasna adierazi die gaur auto istripuan hildako bost foruzainen familiei, eta Foruzaingoari berari ere. Elgoibarren izaniko istripuaren berri jaso ondoren, Javier Remirez presidenteordearekin harremanetan jarri da, Kontuen Ganbaren izenean bere dolu eta elkartasuna adierazteko. "Gaurko tragediak guztiok harrituta utzi gaitu. Kontuen Ganberako teknikari guztien izenean, besarkadarik handiena hildakoen senitartekoei eta foruzainei", esan du Cabezak.
Auditoría Pública aldizkariaren zenbaki berria argitaratu da. Beti bezala, auditoretza eta kontabilitateari buruzko lanak eskaintzen ditu. Horrez gain, bi elkarrizketa: Sandra Barrio Carvajal, 2025eko Auditoría Pública- Ulpiano Villanueva sariaren irabazleari; eta Joan Romero Valentziako Unibertsitateko katedradun emerituari.Paco Socorro canariar auditoreaz ere artikulu bat dakar. Socorro aldizkariko Erredakzio-kontseiluko kide izan da. Berriki erretiroa hartu du.
Alejandro Teré auditore andaluziarrak La auditoría pública: modalidades y procedimiento liburua plazaratu du. FIASEP fundazioak argitaraturiko liburua fundazioaren web orrian dago salgai.
