Skip to main content

Berriak

Alumnos de la ETI de Tudela visitan la Cámara de Comptos
Tuterako ETI lanbide ikastetxeko ikasleak, Kontuen Ganberan

Gaur Tuterako ikaslea talde bat izan dugu bisitari. ETI lanbide eskolako taldea da, administrazio modulua ikasten ari dena. Kontuen Ganberaren berri jaso nahi zuten, batez ere erakundearen antolamendua eta zereginak. Bisita amaiturik, Parlamentura joan dira, han ere bisita antolatua zutelako.

Helio Robleda eta lau teknikari, Auditoriari buruzko Kongresu Nazionalean

Helio Robleda, Kontuen Ganberako presidentea, auditore bat, legelari bat eta bi teknikari Madrilen dira, FIASEP fundazioak antolaturiko auditoriaren kongresu nazionalean parte hartzen. Bertan diru publikoaren kontrolak dituen erronka nagusiak aztertzen ari dira. Nafar ordezkariek komunikazio batzuk aurkeztu dituzte Madrilgo kongresuan.

Alumnos/as de Cuatrovientos, de visita en la Cámara de Comptos
Cuatrovientos institutuko talde bat, gure egoitzan bisitan

Cuatrovientos institutuko ikasle talde bat gure egoitzara etorri da gaur goizean. Administrazio eta Finantza goi zikloko ikasleak ziren, auditoriaz ere zerbait ikasten dutenak. Erakundearen berri orokorra jaso ondoren, Kare Moreno auditorearen azalpenak jaso dituzte. Amaieran, barneko patioan argazkia egin diegu.

Miguel Álvarez Bonaldek irabazi du "Mariano Zufia" saria

Miguel Álvarez Bonald, Espainiako Kontuen Epaitegiko kontseilari ohiak irabazi du "Mariano Zufía" sari. FIASEP fundazioak ematen duen saria diru publikoen fiskalizazioan aritutako norbaiten meritua nabarmentzea du helburu. Saria heldu den 23an jasoko du Madrilen, Autidoria Publikoaren kongresuan.

Alvarez Bonal Kontuen Ganberako guztion laguna da. Mariano Zugiaren adiskidea, haren aholku eta laguntza oso garrantzitsuak izan ziren Kontuen Ganberaren hasierako urteetan. Antsoleaga karrikako egoitzatik, zorionak Migueli!

Kontu-epaitegietako ordezkariak, Madrilgo epaitegiko ordezkariekin bildu dira

Autonomietako kontu epaitegietako ordezkariak Madrilgo Kontu Epaitegikoekin elkartu dira gaur Madrilen, kontrol erakundeena arteko elkar-lanaz hitz egiteko. Aipatzekoa da Madrilgo Kontu Epaitegiko kontseilariak berriki aukeratu dituztela, eta autonomietako kontrol erakundeekin ahalik eta azkarren bildu nahi zuten, kontrol maila ezberdinen arteko harremana hobetzeko. Kontuen Ganberako ordezkaria Helio Robleda presidentea izan da.

Visita de alumnos/as del Politécnico de Tafalla
Tafallako Politeknikoko ikasleak, Kontuen Ganberan

Tafallako Politeknikoko Administrazio zikloko talde bat gure egoitzara etorri da gaur goizean, Ansoleaga karrikako eraikina ezagutzera. Taldeak aurretik Parlamentua eta Iruñeko Udala bisitatu ditu. Gurean barneko patioa eta solairu nagusia erakusteaz gain, erakundearen historiaz eta gaur egungo egoeraz hitz egin diegu. Joan aurretik argazkia egin dugu patioan.

Helio Robledak ogasunaren egoera aztertuko du gaur Parlamentuan

Helio Robleda, Nafarroako Kontuen Ganberako presidentea Parlamentuko ekonomia batzordearen aitzinean agertuko da, nafar ogasunaren egoeraz mintzatzeko. Parlamentuak berak eginiko eskaerari jarraituz, Kontuen Ganberak ogasunaren ekainaren 30eko egoerari buruzko txostena kaleratu du, amaitu gabeko ekaldi batez egiten duen lehena. Agerraldia arratsaldeko lau eta erdietan hasiko da.

Nafarroako Ogasunaren egoerari buruzko txostena, kalean

Nafarroako Kontuen Ganberak Foru Ogasunari buruzko txostena argitaratu du. Txostenaren helburua zen aurtengo ekainaren 30eko egoera aztertzea, bereziki aurreikusitako diru-sarrera eta gastuen arteko oreka. Txostenak emaniko datuen arabera, ekaineko datuak kontuan hartuz Gobernuak ez luke defizitaren helburua lortuko, 75 eta 105 milioi arteko desbideraketa dagoelako. Bestalde, Ogasunaren zorra 2.725 milioikoa da, enpresa publikoena ere kontuan hartuz. Kontuen Ganberak dioenez, Gobernuak ez du zor gehiago hartzeko ahalmenik.

Helio Robledak udalerri nagusien kontuak azaldu ditu Parlamentuan

Nafarroako Kontuen Ganberako presidentea Parlamentuan izan da gaur goizean, udalerri nagusien kontuak azaltzeko. Helio Robleda Toki Administrazioaren aitzinean agertu da berriki kaleraturiko txostenaren berri emateko. Txostenaren konklusioak aztertu ondotik, udal zerbitzuen eraginkortasuna hobetzeko beharra azpimarratu du.

"Caravinagre" y "Patata" visitan la Cámara de Comptos
Caravinagre eta Patata kilikiek gure egoitza bisitatu zuten

Iruñeko erraldoien konpartsa Antsoleaga karrikako egoitzatik pasatzen da urtero, parte-zaharrean egiten dituen ibilbideetan. Orain arte, ordea, inoiz ez zuten etxea ezagutzeko aukera izan, itxita egoten delako. Caravinagre eta Patata kilikiek Iruñeko etxerik zaharrena bisitatu nahi zutela adierazi zuten, eta Kontuen Ganberako komunikazio arduradunak plazer handiz zabaldu zien atea. Kilikiak ez ezik, haur talde bat ere arrapaladan sartu zen gure egoitzara, kilikien atzetik. Azkenean, barneko patioan lasterka ibili ziren, batetik bestera, kilikiengandik ihesi.