- EGOITZA ELEKTRONIKOA
- Jarraitu gaitzazu ....
- SALAKETEN KANALA
ASOCEX
Berriak
Kontuen Ganberako presidentea Parlamentuko Ekonomia Batzordearen aitzinean agertu zen atzo, berriki Audenasa enpresaren deskontuei buruz eginiko txostena aurkezteko. Helio Robledak azaldu zuenez, 2003tik Nafarroako Gobernuak 138 milioi eman dizkio enpresari deskontuen konpentsazio gisa. Txostenak AP-15 errepidearen trafikoaz ere datuak ematen ditu. Alde horretatik, krisiaren eragina nabarmena izan da. Izan ere, 2007an 15 milioi ibilgailu zenbatu ziren bitartean, iaz 11,5 milioiraino jaitsi zen.
Datorren astelehenean Kontuen Ganberak hasiera emanen dio ikasturte berriko bisita-programari. Erakundearen helburuetako bat egoitzako ateak beti zabalik izatea, nahi duten guztiak guregana etorri eta Kontuen Ganbera ezagutu dezaten. Bisitariei Iruñeko etxe zaharrenaren ezaugarrien berri emateaz gain, instituzioaren zereginak azaltzen zaizkie. Iaz mila bat lagunek parte hartu zuten bisita gidatuen programan. Hemendik aurrera, bisita egin nahi duten taldeak gurekin harremanetan jar daitezke zita lotzeko.
Kontuen Ganberak, Nafarroako Gobernuko Toki Administrazio Departamentuak, Udal eta Kontzejuen Federazioak eta Noaingo Udalak bultzaturiko udal kostuen gaineko azterketa amaitu egin da. Ekimenaren helburua zen udal zerbitzu nagusien kostua ezagutzea eta kudeaketarako adierazle batzuk zehaztea, ondoren Noaingo Udalean onarturiko gida horren onurak beste nafar udaletan ere erabiltzeko. Azterturiko zerbtizuak honakoak izan dira: argindarra, kultura, kirola, har-eskola, udaltzaintza eta gizarte zerbitzuak.
Kontuen Ganberak amaiera eman dio 2012-2013 ikasturteko bisitaldi-zikloari. Urritik hona 40 talde etorri dira gure egoitzara, batez ere ikasleak, kultur taldetakoak, unibertsitariak, jubilatuen elkartekoak...
Hurrengo ikasturtean Kontuen Ganberaren egoitza ezagutu nahi duten guztiek zita har dezakete 848 421 400 telefonora deituta edo hurrengo helbide elektronikoan: camara.comptos@navarra.es .
Olayo Gonzalez Espainiako Kontuen Epaitegiko fiskal burua Kontuen Ganberara etorri da bi erakundeen arteko kolaborazio hitzarmen bat sinatzeko. Hitzarmenaren helburua da bi erakundeen arteko harremanak hobetzeko, batez ere komunikazioa arinagoa izan dadin, fiskalak Kontuen Ganberaren txostenen ondorioz har ditzakeen erabakiei dagokienez. Irudian, fiskal burua, Kontuen Ganberako presidente Helio Robleda eta Luis Ordoki idazkari nagusia.
Kontuen Ganberako presidenteak hitzaldi bat emanen du gaur, Iruñeko "Puerta del Camino" hotelean "Auditorearen eguna"ren karietara, eguerdiko ordu batean hasita. Robledak diru publikoaren kontrolaren egoera azaltzeaz gain, gardentasuna hobetzeko neurriak ere proposatuko ditu. Aurretik, Mario Alonsok Kontu Ikuskarien Elkarteko presidenteordeak auditoreen egoeraz hitz eginen du.
Puerto Ricoko Sagrado Corazón Unibertsitateko irakasle eta ikasle batzuk Kontuen Ganberaren egoitzara etorri dira gaur goizean, Ansoleaga karrikako eraikina ezagutu eta erakundearen berri jasotzeko. Irakasle eta ikasleak Foro Europeoko ordezkari batekin etorri dira, prestakuntza zentroaren bitartez antolatzen baitituzte urtero Nafarroako hainbat erakundetan egiten dituzten bisitak. Egoitza bisitatu ondotik, Kontuen Ganberaren historia eta gaurko egungo zereginen berri jaso dute.
Fermin Erbitik "Kontuen Ganbera: Iruñeko etxe zaharrenaren eta ingurukoen istorioak" liburua aurkeztu du. Helio Robleda presidenteak eta Luis Ordoki idazkariak lagundurik, Kontuen Ganberako Komunikazio arduradunak liburuaren nondik-norakoak azaldu dizkie bertan bilduriko gonbidatu eta kazetariei. Erbitik azaldu duenez, Kontuen Ganberaren egoitza balio handiko eraikina da. Batetik, hiriko etxe gotiko bakarra delako: eta, bestetik, istorio oso interesgarriak gordetzen dituelako.
Kontuen Ganberako presidentea Parlamentuko Osasun Batzodearen aitzinean agertu da, haurdunaldiaren eteteari buruzko txostena azaltzeko. Txostenaren helburua zen abortoaren kostuak aztertzea, Osasunbideak izanen lukeen kostua eta klinika pribatuari ordaindurikoa alderatzeko. Robledak haurduanldiaren etetea zentro publikoetan egiteko aukera aztertzeko eskatu dio Gobernuari eta, edozein kasutan, klinika pribatuetan eginez gero hitzarmen bat egin dezala.
Gaztela-Leongo etxeko hogei lagun bisitan etorri zaizkigu gaur arratsaldean. Taldeak Kontuen Ganberaren etxea ezagutzeaz gain, erakundearen berri jaso nahi zuen. Patioa eta lehen solairua ikusi ondoren, Kontuen Ganberari buruzko bideoa ikusi dute.
