Skip to main content

ASOCEX

Berriak

Gemma Angelica Sanchez legelaria, "whistleblowing" direktibari buruzko nazioarteko kongresuan hizlari

Kontuen Ganberako legelaria Gemma Angelica Sanchez  "Whistleblowing" direktibari buruzko naziaorteko kongresu batean parte hartuko du. Kongresua bihar eta etzi eginen da, Nafarroako Unibertsitate Publikoan. Aipaturiko direktiba iruzur salaketak arautzen ditu. Europako estatu guztiek urtea amaitu baino lehen bere egin beharko dute. Sanchezek diruzur salaketen eta kontu epaitegien arteko harremanak aztertuko ditu mahai inguru batean. Bihar, arratsaldeko 18:15etik aurrera eginen da.

Estatuko kontu epaitegietako ordezkari nagusiak Madrilen elkartu dira

Estatuko kontu epaiegietako ordezkari nagusiak Madrilen elkartu dira gaur goizean elkarren arteko koordinazioa bultzatzeko. Bilera Madrilgo kontu epaitegiaren egoitzan egin da. Kontuen Ganberaren ordezkaria Asun Olaetxea lehendakaria izan da. Kontrol erakundeetako buruek Covid-19ren ondorioez txostenak egiteko beharra azpimarratu dute. Izan ere, administrazio publikoak dirutza handia gastatzen ari dira pandemairen ondorioei aurre egiteko. Beraz, horrek kontu publikoetan duen eta izanen duen eragina aztertu beharra dago.

Kontuen Ganberari buruzko erakusketa, zabalik Parlamentuan

Gaur goizean Paarlamentuan eginiko ekitaldi baten bidez zabaldu da Kontuen Ganberari buruzko erakusketa. Hizlari aritu dira Parlamentuko presidente Unai Hualde; Asun Olaetxea Kontuen Ganberako presidentea; Fermin Erbiti Kontuen Ganberako komunikazio arduraduna; eta Cesar Oroz marrazkilaria, erakusketaren zati baten egilea. Erakusketak hiru zati ditu: Kontuen Ganberaren historia laburbiltzen duten dokumentu eta txanpon sorta.

Nafarroako Gobernuak gardentasun legeari buruzko liburua argitaratu du

Nafarroako Gobernuak gardentasunaz eta informazio publikoa eskuratzeko eskubideaz liburu bat kaleratu du "pro libertate" sailean. Juan Luis Beltran legelaria da koordinatzailea. Gainerako egileak honakoak: Itziar Ayerdi, Gobernu Irekia zerbitzu burua; Francisco Javier Eneriz aratekoa: Martin Maria Razquin NUPko katedraduna; eta Gemma Angelica Sanchez, Kontuen Ganberako legelaria. Sanchezek informazio publikoa jasotzeko eskubidea da. 

Asun Olaetxeak Covid-19aren kudeaketari buruzko txostena aurkeztuko du bihar Parlamentuan

Kontuen Ganberako lehendakaria Parlamentuko Ekonomia eta Ogasuna Batzordearen aitzinean agertuko da bihar, maiatzak 12, Covid-19ari buruzko txostenaren berri emateko. Berriki kaleratutako txostenean Kontuen Ganberak Nafarroako Gobernuak Covid-19ari aurre egiteko egin duen kudeaketa aztertu du.

Hurrengo txostenak: PFEZ-ren kudeaketa eta ordainketa telematikoa

Datozen asteotan, Kontuen Ganberak bi txosten ezagutaraziko ditu. Batetik, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren kudeaketa, 2015etik 2019ra arteko datuekin. Bestetik, Nafarroako Gobernuaren ordainketa telematikoa aztertzen duena. 

Jose Maria Fernandez Pirla hil da

Jose Maria Fernandez Pirla, Espainiako Kontuen Epaitegiko lehendakari ohia pasa den astean hil zen, 96 urte zituela. Fernandez Pirla Madrilgo Complutenseko katedraduna zen. 1982tik 1988ra, Espainiako Kontu Epaitegia zuzendu zuen. Kargua hartu zuen urtean berean hasi zen lanean Kontuen Ganbera, Estatuko lehen kontu epaitegi autonomikoa. Kontuen Ganberak harreman estua izan zuen Pirlarekin. 1983an Kontuen Ganbera ezagutarazteko jardunaldiak egin ziren, garai hartako punta puntako adituekin. Fernandez Pirlak ere parte hartu zuen.

Asun Olaetxea NUPeko Gizarte Kontseiluko presidentearekin elkartu da

Kontuen Ganberako lehendakari Asun Olaetxea Javier Vidorreta NUPko Gizarte Kontseiluko buruarekin elkartu da. Kontuen Ganberaren egoitzan eginiko bileraren helburua zen elkarri informazio ematea, erakunde bakoitzaren zeregin eta etorkizuneko helburuez. Bileran kolaborazio bideak ere aztertu dira, bereziki prestakuntza arloan. Presidenteek ez ezik, bi erakundeetako idazkariek ere parte hartu dute eguerdiko bileran: Jose Luis Ezkerro Kontuen Ganberakoa eta Santiago Iraburu NUPeko Gizarte Kontseilukoa.

Imagen de la calle Ansoleaga con la nueva pavimentación.
Ansoleaga karrikako pabimentazio lanak amaiturik

Amaitu dira Ansoleaga karrikako pabimentazio lanak. Txukun gelkditu da gure eraikinaren ingurua. Pena bakarra: ikasle eta bestelako taldeen bisitak bertan behera utzi behar izan ditugula. Pandemia amaiturik hasiko dira berriro.

Estatuko kontu erakundeetako ordezkarien bilera

Estatuko kontu erakundeetako ordezkariek bilera egjin dute gaur goizean, guztien intereseko gai batzuk aztertzeko. Hasteko, erakunde guztiak egiten ari diren pare bat gairen jarraipena: mendekotasun legea eta unibertsitate publikoetako kontabilitate analitikoa. Covd-19ren kudeaketari buruz bakoitzak egitekoa duena ere aztertu da. Eta pandemia hizpide harturik, kontu erakundeek duten erronka ere azpimarratu da. Izan ere, Europak zein gainerako erakundeek krisiari aurre egiteko emanen duten diruaren erabilpena aztertzeko ardura dute.

Subscribe to Noticias