Skip to main content

ASOCEX

Berriak

1.000 personas han visitado la Cámara de Comptos en los últimos meses
1.000 lagun bisitan Comptos Ganberaren egoitzan

Comptos Ganberak amaiera eman dio 2010-2011 ikasturteko bisitaldi-zikloari. Urritik hona 50 talde etorri dira gure egoitzara, batez ere ikasleak, kultur taldetakoak, unibertsitariak, jubilatuen elkartekoak…Guztira mila lagun inguruk ezagutu dute Antsoleaga karrikako egoitza.

Hurrengo ikasturtean Comptos Ganberaren egoitza ezagutu nahi duten guztiek zita har dezakete 848 421 400 telefonora deituta edo hurrengo helbide elektronikoan: mp.garcia.martinez@navarra.es

Helio Robledak Unibertsitateen araubide juridikoari buruzko ikastaroan hitzaldi bat emanen du

Nafarroako Comptos Ganberako presidenteak Unibertsitateen araubide juridikoari buruzko ikastaroan parte hartuko du gaur arratsaldean. Nafarroako Unibertsitatean egiten ari den ikastaroa atzo hasi zen eta bihar amaituko da. Helio Robledak unibertsitateen kanpo kontrola aztertuko du bere hitzaldian. 

Ikastaroan aztertzen ari diren gaiak honakoak dira, besteak beste: etika, zuzenbidea eta ikerketa: ikerketaren kudeaketa; eta lan erreforma eta unibertsitatea.  Eugenio Simon Acosta katedradunaren hitzaldiak amaiera emanen dio bihar ikastaroari.

Helio Robleda pide más eficacia en la gestión de los fondos públicos en el marco de una jornada técnica con la Audit Commission
Helio Robledak eraginkortasun handiagoa eskatu die nafar administrazioei


Helio Robleda, Comptos Ganberako presidentea, eta Elizabeth Peers, Ingalaterrako Audit Commissioneko ordezkaria, kazetarien aitzinean agertu dira. Prentsaurrekoa bi erakundeen arteko harremanen berri emateko egin da. Izan ere, Comptos Ganberak gonbidaturik, Audito Commissioneko bi ordezkari Iruñera etorri dira, Ingalaterrako kontrol erakundeak eginiko lana azaltzeko. Audit Commission itzal handiko kontrol erakundea da, batez ere kontuen azterketa ez ezik, eraginkortasunaz ere iritzia ematen duela.

Finaliza la jornada sobre intercambio de experiencias en auditoría operativa
Audit Commissionekin antolaturiko jardunaldia amaitu da

Nafarroako Comptos Ganberak Audit Commissionekin antolaturiko lan-jardunaldia amaitu da. Guztira, hainbat erakundetako 50 teknikarik hartu dute parte. Audit Commissioneko ordezkariaren ondoren, Clara Muñoz, Daniel Carrasco eta Jose Luis Pablos unibertsitate-irakasleek kudeaketa-kostu eta adierazleak finkatzeko egiten ari diren lana aurkeztu dute.

Carlos García: "Hay que hablar menos de presión fiscal y más de lo que cuestan los servicios"
Udal nagusienetako idazkari eta kontu-hartzaileak Comptos Ganberan elkartu dira

Nafarroako Comptos Ganberak aurten fiskalizatuko dituen udal guztietako idazkari eta kontu-hartzaileak erakundearen egoitzan elkartu dira gaur, egin beharreko lanaren berri jasotzeko. Halaber, Comptos Ganbera udalen kudeaketa sakonago aztertzeko martxan jarri nahi dituen adierazleen inguruko informazioa ere eman zaie. Helburua da fiskalizazio txostenenetan kontuak eta legezkotasuna ez ezik, eraginkortasuna ere aztertzea, eta horretarako adierazle komun batzuk behar dira. Oraingoz lau arlotan lan egin da: kirola, gizarte zerbitzuak, argiak eta haur eskolak.

Helio Robledak 2009ko kontu orokorrei buruzko txostena aurkeztu du

Helio Robleda, Comptos Ganberako presidentea, Parlamentuko Ekonomia Batzordearen aitzinean agertu da gaur goizean, 2009ko kontu orokorrei buruzko txostena aurkezteko.

Robledak adierazi duenez, 2009ko gastuak 4.372 milioi izan ziren eta diru-sarrerak, berriz, 4.221 milioi. Urte amaierako zorra 1.024 milioikoa zen, aurreko urtean baino %26 gehiago. 

Kontabilitate Publikoaren planari buruzko ikastaroa

Comptos Ganberak kontabilitate publiko plan berriari buruzko ikastaroa antolatu du. Gaur goizean hasitako ikastaroan 50 bat lagunek hartzen dute parte, gehienak Comptos Ganberako teknikariak. Hizlariak honakoak dira: Vicente Condor, Zaragozako Unibertsitateko katedraduna, Arantza López Cascante Estatuko Administrazioko Kontu-hartzailetzako sailburua eta Isabel Brusca, Zaragozako Unibertsitateko irakaslea.

Helio Robledak herri-lanei buruzko txostena aurkeztu du Parlamentuan

Helio Robleda, Nafarroako Comptos Ganberako presidentea, Parlamentuko herri-lan Batzordearen aitzinean agertu da gaur goizean, Gobernuak azken urteotan eginiko obra-lanei buruzko txostena azaltzeko.

Robledak azaldu duenez, obren esleipenetan, bataz beste, %12 merketu zen aurrekontua. Behin betiko kostua %5 igo zen adjudikaturiko zenbatekoarekin alderatuz. Obra eta zerbitzu osagarri eta laguntza teknikoei dagokienez, esleipen-prezioaren %7 dira, gutxi gora behera.

Fermín Erbiti, responsable de Comunicación de la Cámara de Comptos, Premio Juan Zelaia 2010
Fermin Erbiti, Juan Zelaia Saiakera Sariaren irabazle

Fermin Erbiti, Comptos Ganberako komunikazio arduraduna, aurtengo Juan Zelaia saiakera sariaren irabazlea izan da, ex aequo Kepa Larrea basauritarrarekin. 

Irunxemearen lana "Hiru koaderno txiki" da. Bertan, hainbat gairi buruzko gogoetak bildu ditu: literatura, musika, denboraren joan-etorria, haurtzaroa, erlijioa. Saiakeraren bigarren zatian ere gogoeta testu laburrak bildu ditu, baina guztiak gai bakar baten inguruan: komunikazioa.

Helio Robledak heldu den urteko fiskalizazio plana aukeztu du Parlamentuan

Helio Robleda, Nafarroako Comptos Ganberako presidentea, Parlamentuko mahai eta bozeramaleen batzordearen aitzinean agertu da gaur goizean, datozen urteotako plan estrategikoa eta heldu den urteko fiskalizazio-planaren berri emateko.

Subscribe to Noticias