Skip to main content

Prentsa oharrak

Tipo Fecha Título Informe PDF
Informes 2021eko Kontu Orokorrak

Kontuen Ganberak 2021eko kontu orokorrei buruzko txostena argitaratu du Kontuen Ganberak 2021eko kontu orokorrei buruzko txostena argitaratu du. Bertan Foru Administrazioaren finantza egoeraren ikuspegi orokorra eskaintzen da. Iaz, Foru Administrazioak 5.064 milioi gastatu eta 5.072 milioi bildu zituen. Gastuetan transferentzia arruntena da…

(867)
Berriak Begoña Herrera auditorea eta Gemma Sánchez legelaria, Auditoretza Publikoaren kongresuan hizlari

Begoña Herrera auditoreak eta Gemma Sanchez legelariak Auditoretzaren Kongresu Nazionalean parte hartu dute, hitzaldi bana emanez. Kongresua Tenerifeko Auditorioan egin da atzo eta gaur. Herrerak Kontuen Ganberak berririki eginiko txosten baten berri eman du: behar bereziak dituen ikasleriaren egoera. Sanchezek, berriz, kontratazio publikoa genero…

Berriak Estatuko kontu epaitegiek teknikarien prestakuntza bultzatzeko hitzarmena sinatu dute

Estatuko kontu epaitegietako ordezkariak Santiagon elkartu dira gaur goizean, teknikarien prestakuntza bultzatzeko hitzarmena sinatzeko. Kontuen Ganberaren izenean, Ignacio Cabeza lehendakariak parte hartu du. Hitzarmenaren helburu nagusia da kontu-ikuskaritza publikoaren kalitatea hobetzea. Horretarako, prestakuntza-plan berezia eskainiko zaie…

Berriak Donapea Lanbide Heziketako ikastetxeko talde bat, Kontuen Ganberan bisitan

Donapea Lanbide Heziketako  ikastetxeko talde bat bisitan izan dugu Kontuen Ganberan. Goi mailako Administrazio eta Finantzak zikloko ikasleak ziren. Kontuen Ganberaren historia eta gaur egungo zereginaren berri eman diegu. Egoitzaren ezaugarriak ere azaldu dizkiegu. Ondoren, bisitariei jartzen diegun bideoa ikusi dute. Amaitzeko, argazkia egin…

Berriak Ignacio Cabezak etxeko eta merkataritzako hondakinei buruzko txostena aurkeztu du Parlamentuan

Kontuen Ganberako lehendakari Ignacio Cabezak etxeko eta merkataritzako hondakinei buruzko txostena aurkeztu du gaur Parlamentuan. Landa Garapena eta Ingurumen Batzordearen aitzinean egin du. Berriki argitaraturiko txostenen konklusio nagusiak azpimarratu ditu. Batetik, hondakinen kudeaketak sistema zentralizatuagoa behar duela. Iruñerriko eta…

Informes Behar bereziak dituen ikasleriarendako hezkuntza-arreta (2018-2021)

Nafarroako Kontuen Ganberak behar bereziak dituen ikasleriak jasotzen duen hezkuntza-arretari buruzko txostena argitaratu du. Ikasleria hori lau taldetan dago banaturik: gizarte-egoera ahuleko ikasleak, ikasteko zailtasunak dituztenak, hezkuntza-premia bereziak dituztenak eta adimen-gaitasun handikoak.

(791 KB)
Berriak Ignacio Cabezak hondakinen kudeaketari buruzko txostena aurkeztuko du Parlamentuan

Kontuen Ganberako lehendakariak hondakinen kudaketari buruzko txostena aurkeztuko du Parlamentuan. Agerraldia heldu den asteazkenean , urriak 26, izanen da, Landa Garapen eta Ingurumen Batzordearen aitzinean, eguerdiko 12:15ean hasita. Apirilean karguaz jabetu zenetik, Ignacio Cabezaren lehen agerraldia izanen da. 

Berriak Genero berdintasuna aztergai Salamancako Unibertsitatean

Kontuen Epaitegiak antolaturik, genero berdintasunari buruzko jardunaldi bat egin da Salamancako Unibertsitatean. Jardunaldiaren helburua zen genero berdintasuna aztertzeko bidea argitzea, kontu epaitegiek aztertzen duten kudeaketa publikoan gai hori ere kontuan har dezaten. Kontuen Ganberako ordezkaria Ignacio Cabeza lehendakaria izan da.

Berriak Vitor Manuel Silva Caldeira, Mariano Zufía saridun

Vitor Manuel Silva Caldeirari eman diote aurtengo Mariano Zufia saria. Sariaren helburua da diru publikoaren eta auditoretzaren aldeko lana egin duen pertsona baten ibilbidea nabarmentzea. Fiasep Fundazioak ematen du, bi urtean behin.  2008an sorturiko sariak Kontuen Ganberako lehen presidentearen izena darama. Mariano Zufia 1981ean izendatu…

Informes Etxeko eta merkataritzako hondakinen kudeaketa

Kontuen Ganberak etxeko eta merkataritzako hondakinen kudeaketari buruzko txosten bat argitaratu du. Txostenak kudeaketaren eraginkortasuna eta efizientzia hobetzeko neurriak proposatzen ditu. Horretarako, arloan eskumena duten administrazioaren arteko koordinazioa indartzea eskatzen du.

(1990)

Antesala despacho presidencia