Skip to main content

Prentsa oharrak

Tipo Fecha Título Informe PDF
Informes Agoizko Udala (2012)

Nafarroako Kontuen Ganberak Agoizko Udalari buruzko fiskalizazio-txostena aurkeztu du. Txostena Parlamentuak eskatu zuen, PSNk eta PPk bultzatuta. Agoitzek 2.640 biztanle ditu, eta udalak erakunde autonomo bat dauka –Musika Eskola- eta kiroldegia kudeatzeko sozietate publiko bat: Kanpondoa S.L. Txostenak 2012ko kontu orokorra, legezkotasuna eta…

()
Informes Egues Ibarreko hirigintza sozietateak (2004-2013)

Nafarroako Kontuen Ganberak Egues Ibarreko sozietate publikoen kudeaketa aztertu du, gaur Parlamentura bidalitako txosten batean. Hiru sozietateren jarduera aztertu da: Andacelay, 2004an udalak berak sortua, eta Andacelayk Nasipa kide pribatuarekin sorturiko beste bi: Sociedad Gestión y Promoción Egüés 21 (2005ean sortua) eta Sociedad Gestión y…

()
Informes Ospitaleetako sukalde zerbitzuaz

Kontuen Ganberak ospitaletako sukalde zerbitzuari buruzko txostena kaleratu du. Bildu eta Aralar Nafarroa-Bai parlamentu-taldeek eskatuta egin da azterketa, sukalde zerbitzua batu eta enpresa baten esku utzi zenetik atera daitezkeen konklusioak ezagutzeko: ea hitzarturiko baldintzak betetzen ari diren, enpresak zenbat kobratu duen eta Osasunbideak…

()
Informes Ayuntamiento de Cabanillas, 2012

Nafarroako Kontuen Ganberak Cabanillaseko Udalaren fiskalizazioa egin du. Txostena egiteko erabakia herriko idazkariak bidalitako idazkia jasotzean hartu zuen. Hark "babes juridikoa" eskatzen zuen, "legez egin beharreko zereginak egin ahal izateko". Ondoren, udalak berak ere, osoko bilkuran, Kontuen Ganberari aholkua eskatu zion hainbat arlotan,…

()
Informes Nafarroako Parlamentua (2013)

a

()
Berriak Itsu Elkarteko kideak, Kontuen Ganberan

Iruñeko Itsu Elkarteko kide batzuk gure egoitzara etorri dira gaur goizean. Barneko patioa eta lehen solairua bisitatu ondotik, erakundearen berri jaso dute. Bisita amaitu aurretik, patioan argazkia egindiegu. ONCE elkartekoena 2013-2014 kurtsoko azkena izan da. Hurrengo ikasturtekoak irailean hasiko dira. Gure egoitza ezagutu nahi dutenek…

Berriak helio Robledak, bihar, irrati lizentzien banaketak sorturiko kostuaren berri emanen du Parlamentuan

Helio Robleda, Kontuen Ganberako presidentea, parlamentuaren aitzinean agertuko da bihar irrati lizentzien auziak eragindako gastu publikoaz mintzatzeko. Txostena Parlamentuak berak eskatu zuen, Manu Ayerdi Geroa Baiko parlamentariaren eskariaren ondorioz. Agerraldia goizeko hamarretan hasiko da.

Informes Nafarroako Arartekoa (2013)

Nafarroako Kontuen Ganberak Arartekoaren 2014ko kontu orokorrari buruzko txostena plazatu du. Jakina denez, Arartekoaren zeregina da biztanleriaren eskubideak defendatzea, bereziki administrazioen gehiegikerietatik. Javier Eneriz da egungo arartekoa. 2007an aukeratu zuen Parlamentuak eta sei urteko epea amaiturik jardunean segitzen du. Txostenak…

()
Informes Aezkoako Ibarra (2012)

Nafarroako Kontuen Ganberak Aezkoako Ibarraren 2012ko kontuak aztertu ditu, gaur Parlamentuan aurkezturiko txostenean. Parlamentuak berak eskatu zuen txostena, UPNren eskaria onartu ondoren. Aezkoako Ibarra udal erakunde tradizionala da. Erakundea osatzen duten iparraldeko bederatzi herriek 954 biztanle dituzte.

()
Informes Nafarroako Kontseilua (2013)

Kontuen Ganberak Nafarroako Kontseiluari buruzko txostena aurkeztu du. Txostenak 2013ko kontuak aztertzen ditu. Nafarroako Kontseilua gure lurraldeko aholku-emaile gorena da. Zazpi kidek osatzen dute, bost Parlamentuak aukeratuak eta beste biak Gobernuak proposatutakoak. Beste antzeko erakundeetako kideak profesionalak badira ere, Nafarroan…

()

Antesala despacho presidencia