Skip to main content

ASOCEX

2008/01 Burlatako Udala (2006)

Argitalpen data

Deskargatu txosten osoa PDF fitxategian

2008/01 Burlatako Udala (2006) ()

Nafarroako Comptos Ganberak Burlatako Udalaren 2006ko fiskalizazio txostena argitaratu du. Iruñerriko herriak 18.000 bat biztanle ditu eta 314 udal langile. Txostenak honako gai hauek aztertzen ditu: 2006ko aurrekontu kitapena, ondare egoera, legezkotasuna eta finantza-egoera.

Burlatako Udalak hiru erakunde autonomo ditu: Kirol, Kultura eta Musika patronatuak. Iazko gastuak ¿aipaturiko erakundeenak barne- 17,4 milioikoa izan zen eta dirusarrerak, berriz, 15,4 milioi.

Gastuetan handienak langileriarenak dira: 8,5 milioi euro. Ondoren ohiko gastu eta zerbitzuak daude (3 milioi). Inbertsioek eta ohiko ondasun eta zerbitzuak dira hurrengo diru-sail handienak, hiruna milioi eta erdiko gastuarekin.

Dirusarrerei dagokienez, ohiko eta kapital transferentziek ¿Nafarroako Gobernuarenak gehienak- 9 milioi egin zuten. Zergen bitartez lorturikoa 3,6 milioi izan zen, eta udal tasa eta prezioei esker 2,4 milio lortu ziren.

Ekitaldiaren amaieran Burlatako Udalak 1,4 milioiko defizita izan zuen, behin doikuntza eta kontsolidazioak egin eta gero.

Comptos Ganberaren arabera, aurrekontu kitapenak ongi islatzen ditu urteko ekonomia jarduera eta aurrekontu egoera, nahiz eta bi salbuespen aipatu: gaurkotu gabeko ondasun zerrenda eta Burlatako Hirigintza Udal Elkartearen kontuak, azken hauek balantzean sartu gabe daudelako.

Legezkotsunari dagokionez, Burlatako Udalak indarrean dagoen legedia bete egiten du haren ekonomia jardueran, baina arlo horretan ere salbuespen bat dago: ez duela betetzen Udal lur ondasun eta hirigintza hitzarmenen erregistroari dagokion legedia.

Txostenaren amaieran Udalaren finantza egoerari buruzko azterketa dago. Bertan Udalaren zor handia azpimarratzen da: sei milioitik gorakoa 2006ko abenduaren 31n. Iaz 1,5 milioiko beste mailegu bat hartu zuen.

Laburbilduz: Burlatako Udalak ongi kudeatzen du aurrekontua baina finantza egoera zaila dauka, batez ere epe luzerako zor maila handia delako. Egoerari aurre egiteko, txostenak bidegarritasun plana martxan jartzeko eskatzen dio. Planak ohiko gastuak kontrolatu eta zor maila ez handitzeko balio beharko luke. Halaber, Comptos Ganberaren txostenak barne kontrola indartzea eta Kultur Patronatua udal zerbitzu zihurtzea eskatzen du.