Skip to main content

ASOCEX

Asun Olaetxeak bi txosten aurkeztu ditu Parlamentuan: udalen kontratazioa eta ikastolendako diru-ekarpenak

Kontuen Ganberako lehendakari Asun Olaetxea Parlamentuan agertu da, azken hilabeteotan argitaratu dituen bi txosten aurkezteko: 9.000 biztanletik gorako udalen kontratazioa eta Bera, Viana, Altsasu eta Baztango Udalek herriko ikastolari emaniko diru-ekarpenei buruzkoa.

Iñaki Gabilondorekin solasean, irailaren 20an Iruñeko Baluarten

Nafarroako Kontuen Ganberak "Iñaki Gabilondorekin solasean" ekimena antolatuko du irailaren 20rako, Iruñeko Baluarten. Donostiarrak Kontuen Ganberaren etxean ikasi zuen, bertan baitzegoen Unibertsitate Pribatuaren egoitza. Mikrofonoaren aitzinean izan zuen lehenbiziko esperientzia ere Kontuen Ganbarari dago lotua: ikasleek praktiketan egiten zuten "Cámara de Comptos" irratsaioa, hain zuzen. Hori dena, haren ibilbide profesionala eta Gabilondo itzal handiko pertsonaia dela kontuan hartuz, gure egoitza bisitatzera eta solasaldi batean parte hartzera gonbidatu dugu.

Iruñeko Calasanz ikastetxeko bi talde, Kontuen Ganberan bisitan

Iruñeko Calasanz ikastetxeko lehen Batxilergoko bi talde bisitan izan dira gurean, Historiako irakaslearekin. Gure etxea erakutsi ondoren, Kontuen Ganberaren zeregina azaldu diegu. Ondoren, bideoa ikusi dute eta, amaitzeko, argazkia egin diegu barneko patioan. Hortxe dituzue lehen taldeko neska-mutilak.

Juan Manuel Fernandez epailea, "Kontuen Ganberako topaketetan" hizlari

Juan Manuel Fernande epailea, Botere Judizialaren Kontseiluko kide eta Nafarroako Justizia Epaitegi Goreneko presidente ohia gure egoitzan izan dugu, Kontuen Ganberako topaketetan hizlari. Haren ibilbideaz hiz egin digu, eta justiziaren egoera eta erronkak ere hizpide izan ditu.

Ultzamako Biometanizazio Planta: UPNko eledunari erantzunez

Nafarroako Parlamentuak, atzoko osoko bilkuran, Ultzamako biometanizazio plantari buruzko ikerketa batzordearen konklusioak aztertu eta onartu zituen. Aipaturiko batzordea Kontuen Ganberak plantaren kudeaketaz eginiko txostena ezagutu ondoren eratu zen.

Joseba Asiron alkatea, Kontuen Ganberan bisitan

Joseba Asiron Iruñeko alkatea gure egoitzan izan da gaur, "Kontuen Ganberako topaketak" ekimenean parte hartuz. Horren bitartez, Nafarroako pertsonaiak ekartzen ditugu gure etxera, guk ezagutzeko eta haiek ere ezagutu gaitzaten. Ohi bezala, Komunikazio arduradunak elkarrizketa egin dio Ganberako profesionalen aitzinean. Aurretik, egoitza erakutsi diogu.Irudian alkatea eta Asun Olaetxea, Kontuen Ganberako lehendakaria, gure etxeko patioan.

Salestarren hirigintza operazioari buruzko agerraldia, martxoaren 27an

Asun Olaetxea Kontuen Ganberako lehendakaria Parlamentura joatekoa zen bihar, Salestarren hirigintza operazioari buruzko txostena azaltzeko. Agerraldia atzeratu egin da, Parlamentuak berak eskatua. Azkenean, martxoaren 27an eginen da, Gizarte Eskubideen Batzordearen aitzinean, goizeko 9:15ean hasita.

Datuen babeserako arautegiari buruzko ikastaroa

Nafarroako Kontuen Ganberako funtzionarioek datuen babeserako arautegiari buruzko ikastaroa jaso dute, Javier Peña Alonsoren eskutik. Peña Burgoseko Diputazoiko teknologia berrien sailburua da. Kontuan hartzekoa da aipaturiko arautegia martxoaren 25an indarrean sartuko dela eta, bera, administrazio publiko guztiek bete egin beharko dutela.

Subscribe to