Skip to main content

ASOCEX

Asun Olaetxeak Madrilgo Kontu auzitegiaren jokamoldea gaitzetsi du

Kontuen Ganberako lehendakari Asun Olaetxeak idazki bat idatzi du Madrilgo Kontu Auzitegiaren jokamoldea gaitsesteko. Berriki Kontu Auzitegia Nafrroako Gobernuarekin harremanetanjarri da 2014 eta 2015eko kontu batzuk eskatzeko. Gobernuak ezezkoa emanzio eskaerari, kontuak eskatu eta aztertzeko eskumena Kontuen Ganberarena dela argudiatuz. Asun Olaetxeak ere, komunikabideetara igorritako idazkian, horixe azpimarratu du, Foru Hobekuntzaren 18. artikuluak dioena gogoratuz: diru publikoaren kontrola Kontuen Ganberari dagokiola.

Kontu epaitegietako presidenteek administrazio publikoen kontuak azkarrago emateko eskatu dute

Kontu epaitegietako ordezkariak Madrilen elkartu ziren atzo, kontrol lanari loturiko hainbat gai aztertzeko. Bilera amaituta administrazio publikoen kontuen aurkezpena aurreratzeko eskatzen duen adierazpena jakinarazi zuten. Izan ere, kontrol erakundeetako ordezkariek diotenez, kontuen aurkezpena aurreratzeak diru publikoaren gaineko kontrola erraztu eta hobetuko luke.

Mikel Irujo hizlari, Europari buruzko jardunanaldi batean

Kontuen Ganberak Europari buruzko jardunaldia antolatu du. Etxeko teknikoei zuzenduriko jardunaldian bi hizlari izan dira: Mikel Irujo, Nafarroak Bruselan duen ordezkaria; eta Izaskun Goñi Politika Ekonomikoko zuzendari nagusia. Irujok Europako erronkez eta Nafarroak Europar Batasunean egin dezakeenaz mintzatu da. Izaskun Goñik Europatik datozen funtsen kudeaketa aztertu du.

Odol eta Ehunen Bankuari buruzko txostena, bihar aztergai Parlamentuan

Asun Olaetxea Kontuen Ganberako lehendakaria Parlamentura joanen da bihar, Nafarroako Odol eta Ehunen  Bankuari buruzko txostena aurkezteko.Txostena Parlamentuak berak eskatu zuen, eta apirilean kaleratu zen. Agerraldia goizeko 9:30etan eginen da, Osasun Batzordearen aitzinean.

Kontu epaitegietako buruak Iruñean elkartu dira

Estatuko kontu epaitegietako ordezkariak Iruñean elkartu dira gaur, Kontuen Ganberaren egoitzan, diru publikoaren kontrolari loturiko gai batzuk aztertzeko. Gaurko bileran, bereziki administrazio publikoen fiskalizazioa azkartzeko proposamenez hitz egin dute. Kontuen ikuskaritza aurreratzeko modu bakarra kontuen ixtea ere azkartzea denez, horixe bultzatzen saiatuko dira. Aldi berean, udalen ikuskaritza orokortzeko neurriez mintzatu dira.

 Bilera berean, presidenteeen taldeko buru berria izendatu dute: Avelino Viejo asturiarra izanen da hemendik aurrera.

Estatuko kontu epaitegietako ordezkariak Palencian bildu dira

Estatuko kontu epaitegietako ordezkariak Palencian bildu dira gaur, elkarri informazioa emateko eta lanen koordinazioan areagotzeko. Kontuen Ganberaren ordezkaria Asun Olaetxea lehendakaria izan da.

Asun Olaetxeak administrazio publikoen zorrari buruzko jardunaldi batean parte hartu du

Kontuen Ganberako lehendakariak erakunde publikoen zorraren kalifikazioari buruzko jardunaldi batean parte hartu du gaur goizean. Navarra Capital enpresak antolaturiko jardunaldian Standard&Poor´s agentziako zuzendaria mintzatu da. Olaetxeak hizlariaren aurkezpenean adierazi du zorraren kalifikazioa eragin eta ondorio garrantzitsuak dituen lana dela. Horregatik, haren ustetan, zeregin horretan ari direnek profesionaltasunez eta independentziaz jokatu behar dute.

Iruñeko Maria Inmaculada ikastetxeko ikasle talde bat, Kontuen Ganberan bisitari

Iruñeko Maria Inmaculada Lanbide Heziketako ikastetxeko ikasle talde bat bisitan izan da gaur Kontuen Ganberan. Gazteak Administrazio Kudeaketa zikloko bigarren kurtsokoak ziren. Etxe ikusteaz gain, Kontuen Ganberaren zeregina ere azaldu diegu. Bisita amaitu baino lehen, taldeko argazkia egin dugu barneko patioan.

Elortzibarreko Institutuko ikasle talde bat, Kontuen Ganberan bisitari

Elortzibarreko Institutuko ikasle talde bat bisitan izan da gaur Kontuen Ganberan. DBHko laugarren mailakoak ziren, Ekonomia gaia ematen dutenak. Bisitaren helburua zen Kontuen Ganberak egiten duen lanaren berri jasotzea. Gure etxeko toki interesgarrienak erakusteaz gain, diru publikoaren kontrolaz hitz egin diegu. Amaitzeko, bideo instituzionala ikusi dute. Etxetik alde egin baino lehen, argazkia egin diegu barneko patioan.

NUPko Zuzenbideko ikasleak, Kontuen Ganberan

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Zuzenbideko talde bat Kontuen Ganberara etorri da bisitari. Egoitzako leku nagusiak ikusi ondoren, Kontuen Ganberaren historia eta egungo egoeraz informazioa eman diegu. Bisita amaitzeko Kontuen Ganberaren berri ematen duen bideoa ikusi dute.

Subscribe to