Nafarroako Comptos Ganberak Tafallako Udalaren 2005eko fiskalizazio txostena ezagutarazi du.
Txostenak honako gai hauek aztertu ditu: Udalaren aurrekontu betetzea, ondare egoeraren isla, legezkotasuna eta finantza egoera. Halaber, Comptos Ganberak aurreko txostenetan eginiko gomendioen jarraipena egin du.
Txostenak emaniko datuen arabera, Tafallako Udalak iaz 11 milioi euro gastatu zituen eta 10,4 bildu. Zenbateko horiek Udalaren datuak ez ezik, hiru erakunde autonomoenak ere biltzen ditu: Musika Eskola, Kultura Patronatua eta Kirol Patronatua.
Nafarroako Comptos Ganberak Garesko Udalari buruzko fiskalizazio txostena ezagutarazi du. Txostenak honako gai hauek aztertzen ditu: 2004ko aurrekontu betetzea, ondare egoera, legezkotasuna eta udalaren finantza egoera.
Nafarroako Comptos Ganberak Zizur Nagusiko Udalaren fiskalizazio txostena argitaratu du. Txostenak aurrekontu kitapena, ondare egoera, legezkotasuna eta udalaren finantza egoera aztertzen ditu. Datu guztiak 2004koak dira.
Zizur Nagusiko Udalak 12.833 biztanle ditu eta Udalaz gain beste hiru udal erakunde daude: Musika Eskola, Kultur Patronatoa eta Ardoi Kirol Patronatoa.
Nafarroako Comptos Ganberak Agoizko Udalari buruzko 2006ko fiskalizazio txostena plazaratu du. Txostena Parlamentuak eskatu zuen, Eusko Alkartasunak 2006ko urrian aurkezturiko eskaeraren ondorioz.
Txostenak honakoak aztertu ditu: 2006ko kontu orokorra, legezkotasuna eta udalaren finantza egoera.
Comptos Ganberak aipatzen duenez, udalaren sistema informatikoak lanaren norainokoa mugatu egin du. Izan ere, sistemak ez du bermatzen aurrekontuak jasotako eragiketa guztiak kontabilate orokorrera pasatzen direnik.
Nafarroako Comptos Ganberak Atarrabiako Udalaren 2003ko fiskalizazio txostena ezagutarazi du. Atarrabiak 10.030 biztanle ditu eta Udalak erakunde autonomo bat sortu du: Kirol Patronatua. Txostenak honako gai hauek aztertzen ditu: aurrekontu kitapena, ondare egoera, legezkotasuna eta finantza egoera.
Txostenak dioenez, Atarrabiako Udalak 7,1 milioi euro gastatu eta zazpi milioi bildu zituen 2003ko ekitaldian. Datu horietan ez daude Kirol Patronatuarenak, erakunde honek kontuak itxi gabe baitzituen Comptos Ganberak fiskalizazioa amaitu zuenean.
Comptos Ganberak Azkoiengo Udalari buruzko 2003ko fiskalizazio txostena ezagutarazi du. Lanak honako gai hauek aztertu ditu: aurrekontu kitapena, ondare egoera,legezkotasuna eta udalaren finantza egoera.
Txostenak emaniko datuen arabera, Azkoiengo Udalak 7,3 milioi gastatu eta 6,8 milioi bildu zituen 2003ko ekitaldian. Gastuetan inbertsioetara bideraturiko lau milioiak nabarmendu behar dira. Ohiko ondasun eta zerbitzuen erosketetan 1,6 milioi gastatu ziren eta hirugarren diru saila 52 udal langileen soldatei dagokie: 1,3 milioi.
Nafarroako Comptos Ganberak Corellako Udalaren 2003ko fiskalizazio txostena ezagutarazi du. Bertan honako gai hauek aztertzen dira: aurrekontu kitapena, ondare egoera, legezkotasuna eta udalaren finantza egoera.
Txostenak emaniko datuen arabera, Corellako Udalak 7,8 milioi gastatu eta 8,2 bildu zituen. Gastuetan handienak finantza pasiboek eragin zuten: 2,5 milioi. Bigarren gastu sail handiena udal langileen soldatei dagokie: 2,3 milioi. Ohiko erosketa eta zerbitzuetan, berriz, 1,4 milioiko dirutza gastatu zuen.
Nafarroako Comptos Ganberak Tuterako Udalaren fiskalizazio txostena argitaratu du. Txostenak honako gai hauek aztertzen ditu: aurrekontu-betetzea, ondare egoera, legezkotasuna eta udalaren finantza-egoera. Halaber, Comptos Ganberak aurreko txostenetan eginiko gomendioak zenbateraino bete diren aztertu du. Datu guztiak 2003koak dira.
Tuterako Udalak bi erakunde autonomo ditu: Uren Udal Batzordea eta Castel Ruiz Kultur etxea. Iazko gastuak (aipaturiko erakundeenak barne) 37,4 milioi eurokoak izan ziren eta dirusarrerak, berriz, 34,7 milioikoak.
Nafarroako Comptos Ganberak Barañaingo Udalari buruzko fiskalizazio txostena ezagutarazi du. Fiskalizaturiko ekitaldia 2003koa da eta bertan honako gai hauek aztertu dira: aurrekontu kitapena, ondare egoera, legezkotasuna eta udalaren finantza-egoera.
Txostenak emaniko datuen arabera, Barañaingo Udalak eta haren erakunde autonomoek (Lagunak kiroldegia eta Luis Morondo Musika Eskola) 16 milioi euro gastatu zituzten eta 12,3 bildu.
Gastuetan handienak langileen ordainsariak eta inbertsioak dira (4,8 milioina euro). Ohiko gastu eta zerbitzuetan 3,4 milioikoak gastatu ziren.
Nafarroako Comptos Ganberak Burlatako Udalaren fiskalizazio txostena ezagutarazi du. Iruñerriko herriak 17.964 biztanle ditu eta bertako Udaletxean 266 langile ari dira lanean. Txostenak honako gai hauek aztertzen ditu: 2003ko aurrekontu kitapena, ondare egoera, legezkotasuna eta finantza-egoera.
Burlatako Udalak hiru erakunde autonomo ditu: Kirol Patronatua, Kultura Patronatua eta Musika Patronatua. Iazko gastu guztiak ¿aipaturiko erakundeenak barne- 12,6 milioi eurokoak izan ziren. Dirusarrerak, berriz, 12 milioikoak izan ziren.
