Skip to main content
Zizur Nagusiko Udala (2005)

Nafarroako Comptos Ganberak Zizur Nagusiko Udalaren 2005eko fiskalizazio txostena argitaratu du. Txostenak aurrekontu kitapena, ondare egoera, legezkotasuna eta udalaren finantza egoera aztertzen ditu.

Zizur Nagusiko Udalak 13.000 biztanle ditu eta Udalaz gain beste hiru udal erakunde daude: Musika Eskola, Kultur Patronatoa eta Ardoi Kirol Patronatoa.

Comptos Ganberak emaniko datuen arabera, Zizur Nagusiko Udalak 12,4 milioi euro gastatu eta 18,5 bildu zituen 2005eko ekitaldian.

Iruñeko Udala (2004)

Nafarroako Comptos Ganberak Iruñeko Udalari buruzko fiskalizazio txostena kaleratu du. 2004. urteari dagokion lanak honako gai hauek aztertzen ditu: aurrekontu kitapena, ondare egoera, legezkotasuna eta udalaren finantza egoera. Halaber, Comptos Ganberak aurreko txostenetan eginiko gomendioen jarraipena egiten du.

Txostenak emaniko datuen arabera, Iruñeko udalak eta haren erakunde autonomoek ¿Hirigintza Gerentzia eta Haur Eskola- 192,6 milioi gastatu eta 188 bildu zituzten.

Zizur eta Galarren eginiko lur-zoruaren salerosketari buruzko fiskalizazio txostena

Nafarroako Comptos Ganberak Zizur eta Galarren eginiko 300 hektareako salerosketari buruzko fiskalizazio txostena plazaratu du. Salerosketa lehiaketa publikoaren bitartez egin zen. Lur-sailen jabeek etxebizitzak egiteko lurzorua eskaini behar zioten Nafarroako Gobernuari. Lur-sailen jabeek, horren truke, etxebizitzak eraikitzeko baimena jasoko zuten, onarturiko eskaintzak zehaztutakoaren arabera.

Nafarroako Kontseilua, 2007

Nafarroako Comptos Ganberak Ikus-entzunezko Kontseiluari buruzko 2007ko txostena ezagutarazi du. Bertan honako gai hauek aztertzen dira: aurrekontu kitapena, ondare egoera eta legezkotasuna.

Ikus-entzunezko Kontseiluaren dirusarrera eta gastuak aurrekontu-sail berezi batean bildu dira lehen aldiz, orain arte Ogasun Departamentuaren kontuetan sartzen baitziren.

Kontseiluak sei langile ditu, lau funtzionario eta beste biak behin-behineko kontratuak.

Nafarroako Unibertsitate Publikoa, (2004-2005)

Nafarroako Comptos Ganberak Unibertsitate Publikoari buruzko 2004 eta 2005 urteetako fiskalizazio txostena ezagutarazi du. Txostenaren bigarren zatian diafraktometro baten ersketa fiskalizatu da, Ezker Batua taldeak eginiko eskaerari erantzunez.

Comptos Ganberak emaniko datuen arabera, Nafarroako Unibertsitateak 66,5 milioi gastatu zituen 2005ean eta beste 6,6 milioi Universidad-Sociedad fundazioak. Gastuetan langileriaren soldatak dira handienak, Unibertsitateko 1.182 langileen soldatetan %55 gastatzen baita. Ohiko ondasun eta zerbitzuetan %26 gastatu zen eta inbertsioetan %14.

Galarreko Zendearen Udala (2005)

Nafarroako Comptos Ganberak Galarreko Zendearen Udalari buruzko fiskalizazio txostena ezagutarazi du. Txostenak 2005eko egoera aztertu du honako gaiotan: aurrekontu kitapena, ekonomia emaitza, Udalaren ekonomia egoera eta legezkotasuna.

Galarreko Zendearen Udalak 1.456 biztanle ditu hurrengo herriotan: Arlegi, Kordobilla, Espartza, Eskirotz, Galar, Olatz-Subiza, Salinas, subiza eta Barbatain.

Antsoaingo Udala, 2005

Nafarroako Comptos Ganberak Antsoaingo Udalari buruzko 200eko fiskalizazio txostena ezagutarazi du. Txostenak honako gai hauek aztertzen ditu: aurrekontu betetzea, ondare egoera, legezkotasuna eta Udalaren eta haren erakunde autonomoen finantza-egoera.

Antsoaingo Udalak 9.862 biztanle ditu. Hiru erakunde autonomo sortu ditu: Gazte Berriak Kultur eta Kirol patronatua, Euskara patronatua eta Hezkuntza sexualaren aldeko patronatua.

Berriozarko Udala (2004)

Nafarroako Comptos Ganberak Berriozarko Udalaren fiskalizazio txostena ezagutarazi du. Bertan aurrekontu kitapena, ondare egoera, legezkotasuna eta finantza-egoera aztertzen dira. Datu guztiak 2004koak dira.

Txostenak dioenez, azterturiko ekitaldian udalak 5,6 milioi euro gastatu eta 6,5 bildu zituen. Urte amaierako superabita milioi bat eurokoa izan zen.

Aurrekontu kitapenaren arabera, langileria gastuak dira handienak: 2 milioi euro. Ondoren ohiko ondasun eta zerbitzuen erosketa dago: 1,4 milioi. Inbertsioek milioi bat egin zuten.

Lizarrako Udala, 2006

Nafarroako Comptos Ganberak Lizarrako Udalari buruzko 2006ko fiskalizazio txostena kaleratu du. Txostenak aurrekontu kitapena, ondare egoera, legezkotasuna eta udalaren finantza egoera aztertzen ditu.

Txostenak emaniko datuen arabera, Lizarrako Udalak 14,8 milioi gastatu eta 17,2 bildu zituen. Dirutza hori Udalaren gastu eta dirusarrerak ez ezik, Musika Eskolarenak ere biltzen ditu.

Europar batasunak emaniko dirulaguntzen kudeaketari buruzko txostena (1997-2003)

Comptos Ganberak Nafarroak 1997-2003 epean Europar Batasunetik jasotako diru-laguntzen kudeaketari buruzko txostena ezagutarazi du. Txostena CDN taldeak eginiko eskaeraren ondorioa da.

Txostenaren hasieran, ¿gizarte fondo europearra¿ eta hura arautzen duen legedia aztertzen da. Aipaturiko legedia zabala eta oso anitza denez, horrek berak behar bezalako kudeaketa egitea zaildu egiten du.

Subscribe to