Pasar al contenido principal

ASOCEX

2009/03 Ayuntamiento del Valle de Egüés, 2006

Fecha publicación

Descargar informe completo en archivo PDF

2009/03 Ayuntamiento del Valle de Egüés, 2006 ()

Nafarroako Comptos Ganberak Eguesibarreko Udalaren 2006ko fiskalizazioari buruzko txostena argitaratu du. Txostenak honako gai hauek aztertzen ditu: 2006ko kontu orokorra, legeztasuna eta finantza egoera.

Txostenak emaniko datuen arabera, Eguesibarreko Udalak 10 milioi gastatu eta 18 bildu zituen. Dirusarreretan handiena zeharkako zergena izan zen: 10 milioi. Inbertsioen erosketen bidez 3,2 milioi lortu ziren eta ohiko transferentziek 1,5 miloi eman zuten.

Gastuei dagokienez, inbertsioetan 4,6 milioi gastatu ziren, langilerian 2,5 milioi eta ohiko ondasun eta zerbitzuetan 2 milioi.

Comptos Ganberak dioenez, Udalaren kontu orokorrak ez ditu Gestión y Promoción Egüés 21 empresaren datuak biltzen. Enpresaren akzio gehienak Udalaren esku daude, Andazelay udal enpresaren bitartez. Salbuespen hau alde batera utzita, Udalaren kontu orokorrak ongi islatzen ditu aurrekontuaren kitapena, ondare egoera eta Udalaren diru mugimenduak.

Eguesibarreko udalak haren ekonomia jardueran indarrean dagoen legedia bete egiten du orokorrean, baina bada salbuespen bat: Udal lur ondarea. Comptos Ganberaren ustetan, Udalak udal lur ondarea sortzeaz gain, hirigintzatik datozen dirusarrerak eta gastuak zehatz-mehatz bildu behar lituzke.

Udalaren finantza egoera ere aztertu da. Zorra 1,8 milioikoa zen 2008ko amaieran, eta zor maila %2,5, zor mugatik oso urrun. Dirusarrera arruntak handiagoak izan ziren gastu arruntak baino (9 milioiko diferentzia) eta diruzaintzako gerakina 8 milioikoa zen.

Txostenean hirigintzako salerosketa batzuk aztertu dira, 2006tik aurrera eginikoak izan arren. Horietako bat, Andazelay udal enpresak Gestion y Promoción Egüés 21 empresari salduriko lur sailarena. Aurretik udalak udal enpresaren esku utzia zuen aipaturiko lur saila.

Comptos Ganberak ¿konpetentzia aske eta tratu berdintasunaren aurkako¿tzat jotzen du esleipena, enpresa publiko batean parte hartzen duen enpresa pribatu bati mesede egiten diolakoan. Gainera, lur sailean egin beharreko etxebizitzen lanak enpresa pribatuaren esku utzi ziren, publizitate eta konkurrentziarik gabe, kontratuaren zenbatekoa horixe eskatzen bazuen ere.

Enpresa publikoan sartu zen kide pribatuaren aukeraketa prozesuan ere ez ziren bete legez bete beharreko baldintzak.

Comptos Ganberak ¿gardentasun gorena eta hirigintza arloaren gaineko kontrol zorrotza eskatzen ditu. Halaber, hirigintza zein kontratazio arloetan legea betetzeko beharra azpimarratzen du. Txostenak dioenez, hirigintzaren kudeaketa Udalari dagokio. Zeregin hori enpresen esku uztea arriskuan jartzen ditu kudeaketa publikorako ezinbestekoak diren oinarrizko irizpideak, hala nola, tratu berdintasuna, gardentasuna, konkurrentzia, objetibotasuna, publizitatea eta hirigintzaren gaineko kontrola.

Txostenak Eguesibarreko alkateak aurkezturiko alegazioak ere jasotzen ditu, eta baita Comptos Ganberaren erantzuna ere.