Skip to main content

Berriak

Sesión de inauguración del curso sobre evaluación de políticas públicas.
Politika publikoen azterketarako bigarren ikastaroa hasia

Politika eta programa publikoak aztertzeko bigarren ikastaroa hasia da. Gaur goizean egin da inaugurazio ekitaldia. Ikastaroa Estatuko kontu epaitegiek, Administrazio Publikoen Institutuak eta Zerga Ikerketarako Institutuak antolatu dute. Gaurko ekaldian, Asun Olaetxea Kontuen Ganberako lehendakariak parte hartu du, gainerako erakundeetako ordezkariekin. Ikastaroa heldu den urteko apirilera arte eginen da, telematikoki, eta Kontuen Ganberako auditore batek parte hartuko du. 

Irudian, ikastaroaren hasierako ekitaldia.

Ignacio Cabeza, Kontuen Ganberako auditore ohia.
Ignacio Cabeza, FIASEPeko presidente berria

Ignacio Cabeza, Kontuen Ganberako auditore ohia, FIASEP fundazioko presidente izendatu dute. Cabezak (Zaragoza, 1957) hiru hamarkada egin ditu Kontuen Ganberan, auditore. Horrez gain, unibertsitate irakaslea izan da, hitzaldi asko eman ditu eta artikulu asko idatzi ere, beti diru publikoaren kontrola hizpide hartuta. FIASEP-ek auditore publikoen prestakuntza du helburu. Egoitza Madrilen du. Pasa den urtarrilean, Cabezak 2019ko Gardentasuna saria jaso zuen Zaragozan. Irudian, Kontuen Ganberako auditore ohia, saria jaso ondoren.

 

Imagen de la comisión de este mediodía.
Asun Olaetxeak Gobernuak Tracasa Instrumental sozietateari eginiko enkarguei buruzko txostena aurkeztu du Parlamentuan

Kontuen Ganberako lehendakari Asun Olaetxeak Gobernuak Tracasa Instrumental sozietate publikoari eginiko enkarguak aztertu dituen txostena aurkeztu du Parlamentuan.

Irailaren 2an, agerraldia Parlamentuan Tracasari buruzko txostena aurkezteko

Irailaren 2an, Kontuen Ganberak lehendakaria Parlamentuan agertuko da, Gobernuak Tracasa sozietate publikoari eginiko kontratuei buruzko txostena aurkezteko. Agerraldia goizeko 9:15ean hasiko da. handik astebetera, beste agerraldi bat izanen da Osasunbideko langileriak kobratzen dituen ordainsari aldakorrez hitz egiteko. 

Imagen de la portada del manual de auditoría
FIASEP fundazioak auditoretzari buruzko esku liburua argitaratu du.

FIASEP fundazioak auditoretza publikoari buruzko eskuliburua argitaratu berri du. Bertan hogeita hamar bat kontu-ikuskariren testuak biltzen dira, horietako batzuk Kontuen Ganberako zenbait teknikarirenak. Testuak hiru zati ditu.

Auditoria Publica aldizkariaren zenbaki berrian, Kontuen Ganbera protagonista

Auditoria Publica aldizkariaren ekaineko zenbakia argitaratu da. Bertan, Kontuen Ganberako teknikari eta tekniakri ohi batzuen iritzi artikuluak irakur daitezke. Horrez gain, Luis Ordoki idazkari nagusi ohiari eginiko elkarrizketa eskaintzen du. 

Hortxe duzue zenbakiaren lotura:  http://asocex.es/numero/75

 

Asun Olaetxeak, etzi, toki sektoreari buruzko txostena aurkeztuko du Parlamentuan

Kontuen Ganberako lehendakaria Parlamentuan agertuko da etzi, ekainak 3, toki sektoreari buruzko txostena aurkezteko. Agerraldia goizeko 9:15ean dago iragarrita, Parlamentuko osoko bilkuren aretoan, osasun agintariek covid-19ari aurre egiteko emaniko aholkuak betetzeko.

Kontu epaitegietako buruak, koronabirusaren eragina aztertzeko prest

Estatuko kontu epaitegietako ordezkariek bilera bat egin dute gaur, koronabirusak kontrol erakundeetan izan duen eragina aztertzeko. Kontrol erakundeetako teknikariek lanean segitu dute, etxetik. Osasun krisiak administrazioen kontuetan eragin handia izanen duela azpimarratu dute. Kontrol erakundeak hori guztia aztertzeko prest daude. Horrez gain, krisiak ataka larrian utziko dituen administrazioen kudeaketa hobetzen saiatuko dira. Kontu epaitegietako buruek azpimarratu dutenez,diru publikoaren kontrol lana beharrezkoa da beti, eta funtsezkoa holako egoeretan.

Sede de la Cámara de Comptos, en el número 10 de la calle Ansoleaga de Pamplona/Iruñea.
Kontuen Ganbera, berriro zabalik

Koronabirusak sorturiko krisiaren ondorioz, Kontuen Ganberako guztiok lanetik aritu gara lanean azken bi hilabeteotan, osasun agintarien aginduak betez. Gaurtik etxeko atea zabalik dago, nahi duten teknikariek hemen lan egin dezaten. Besteek etxetik segituko dute, esku artean ditugun txostenak landuz.  

Kontuen Ganberako profesionalek etxean segitzen dute lanean

Kontuen Ganberak etxe ederra dauka Iruñeko Ansoleaga karrikan. Egunotan, ordea, itxi egin dugu, langile guztiek etxetik lan egin dezaten. Horren helburua da, noski, alarma egoerak aginduriko itxialdia betetzea. Espero dezagun ahalik eta azkarren egoera hobetu eta gure egokitzara bueltatzeko moduan izanen garela.