Kontuen Ganberako lehendakari Asun Olaetxea bitan agertu da gaur Parlamentuan. Batetik, iazko kontu orokorrak aurkezteko. Bestetik, Nafarroako Berdintasunerako Institutuari buruzko txostenaren berri emateko. Kontuei dagokienez, azken bi urteotako bilakaera ona azpimarratu du. Aurrezkia, aurrekontu emaitza, zorra eta gainerako adierazleak hobetu egin dira. Zorra 3.000 milioitik behera jaitsi bada ere, zenbateko hori oso kontuan hartzekoa dela esan du. Gainera, gehiena 2025erako amortizatu beharra dago. Azkenik, Olaetxeak Covid-19ak kontuei eginen dien kaltea ere aipatu du.