- EGOITZA ELEKTRONIKOA
- Jarraitu gaitzazu ....
- SALAKETEN KANALA
ASOCEX
Berriak
Nafarroako Kontuen Ganberak heldu den urteko lan-programa onartu du. Horren arabera, 30 txosten eginen ditu, Foru Administrazioaz eta toki entitateez.
Foru Administrazioari dagokionez, Osasunbideko lehen arretako langileriaren kontratazioa aztertuko du, eta itxaron zerrenden kudeaketa ere. Hezkuntzan irakasleen lanpostuen aukeraketa eta laguntza berezia behar duten ikasleei ematen zaien laguntza sistemaren kudeaketa.
Kontuen Ganberako lehendakaria Parlamentuko Ekonomia eta Ogasun Batzordearen aitzinean agertuko da bihar, abenduak 22, iazko kontu orokorrei buruzko txostena aurkezteko. Olaetxearen agerraldia eguerdiko 12:15ean hasiko da.
Kontuen Ganberako lehendakari Asun Olaetxea Sarajevora joan da, Eurorai-ren mintegian parte hartzera. Bileraren helburua da Europako herrialdeetako kontu epaitegien balioa eta etekinak aztertzea, bereziki Covid-19ak sorturiko egoeran. Mintegiaren antolaketan bosnia eta Herzegovinako Auditoretza-bulegoak ere parte hartzen du.
Gaur Eurorai-ren zuzendaritza taldea bilduko da. Bihar, berriz, mintegia eginen da.
Juan Carlos Pikabea artista lesakarra bisitan etorri zaigu gaur Kontuen Ganberara. Gure etxea erakutsi diogu, eta erakundeak dituen zereginez ere mintzatu gara. Gure egoitzatik metro gutxira, Kale Nagusiko Kondestable aretoan, Pikabearen Bidaso, bida so erakusketa dago ikusgai. Bertan lesakarraren 70 margo-lan daude, gehienak Nafarroako eta inguruko lurraldeetako paisaiak. Erretratu batzuk ere ikus daitezke. Erakusketa berean Fernando Lesagibelen eskultur-lanak daude ikusgai.
Azken urte eta erdian, Covid-19aren pandemiaren ondorioz, Kontuen Ganberan ez dugu bisita gidaturik egin. Gaur berreskuratu dugu ohitura, egoera normaltzen hasia den seinale. Leongo El Bierzotik etorritako talde bat jaso dugu. Bisita berezia izan da. Batetik,.urte eta erdiko etenaldiaren ondotik lehena zelako. Bestetik, bisitarien artean Helio Robleda gure lehendakari ohia zegoelako. Lagun taldea asteburu pasa etorri da Nafarroara, Robleda gidari. Eta, jakina, ikusi beharrekoen artean Robledak 2010etik 2016ra zuzendu zuen erakundearen egoitza zegoen.
Kontuen Ganberako legelaria Gemma Angelica Sanchez "Whistleblowing" direktibari buruzko naziaorteko kongresu batean parte hartuko du. Kongresua bihar eta etzi eginen da, Nafarroako Unibertsitate Publikoan. Aipaturiko direktiba iruzur salaketak arautzen ditu. Europako estatu guztiek urtea amaitu baino lehen bere egin beharko dute. Sanchezek diruzur salaketen eta kontu epaitegien arteko harremanak aztertuko ditu mahai inguru batean. Bihar, arratsaldeko 18:15etik aurrera eginen da.
Estatuko kontu epaiegietako ordezkari nagusiak Madrilen elkartu dira gaur goizean elkarren arteko koordinazioa bultzatzeko. Bilera Madrilgo kontu epaitegiaren egoitzan egin da. Kontuen Ganberaren ordezkaria Asun Olaetxea lehendakaria izan da. Kontrol erakundeetako buruek Covid-19ren ondorioez txostenak egiteko beharra azpimarratu dute. Izan ere, administrazio publikoak dirutza handia gastatzen ari dira pandemairen ondorioei aurre egiteko. Beraz, horrek kontu publikoetan duen eta izanen duen eragina aztertu beharra dago.
Gaur goizean Paarlamentuan eginiko ekitaldi baten bidez zabaldu da Kontuen Ganberari buruzko erakusketa. Hizlari aritu dira Parlamentuko presidente Unai Hualde; Asun Olaetxea Kontuen Ganberako presidentea; Fermin Erbiti Kontuen Ganberako komunikazio arduraduna; eta Cesar Oroz marrazkilaria, erakusketaren zati baten egilea. Erakusketak hiru zati ditu: Kontuen Ganberaren historia laburbiltzen duten dokumentu eta txanpon sorta.
Nafarroako Gobernuak gardentasunaz eta informazio publikoa eskuratzeko eskubideaz liburu bat kaleratu du "pro libertate" sailean. Juan Luis Beltran legelaria da koordinatzailea. Gainerako egileak honakoak: Itziar Ayerdi, Gobernu Irekia zerbitzu burua; Francisco Javier Eneriz aratekoa: Martin Maria Razquin NUPko katedraduna; eta Gemma Angelica Sanchez, Kontuen Ganberako legelaria. Sanchezek informazio publikoa jasotzeko eskubidea da.
Kontuen Ganberako lehendakaria Parlamentuko Ekonomia eta Ogasuna Batzordearen aitzinean agertuko da bihar, maiatzak 12, Covid-19ari buruzko txostenaren berri emateko. Berriki kaleratutako txostenean Kontuen Ganberak Nafarroako Gobernuak Covid-19ari aurre egiteko egin duen kudeaketa aztertu du.
