- EGOITZA ELEKTRONIKOA
- Jarraitu gaitzazu ....
- SALAKETEN KANALA
ASOCEX
Berriak
Maria Chivite Nafarroako lehendakariak Kontuen Ganberako lehendakaria hartu du Diputazioko jauregian. Bi lehendakarien arteko lehen bileran Nafarroako Gobernuaren finantza egoera aztertu dute. Olaetxeak administrazioaren modernizazioaren aldeko apustua egin beharra azpimarratu du. Azkenik, Olaetxeak diru publikoaren ikuskaritzaren alde positiboaz hitz egin dio lehendakariari. Izan ere, Kontuen Ganberak administrazioen ahuldadeen berri emateaz gain, horiek zuzentzeko gomendioak ere ematen ditu. Gomendio horiek jarraituz, kudeaketa publikoa hboetu daitekeela nabarmendu du.
Unai Hualde, Nafarroako Parlamentuko presidentea, Kontuen Ganberaren egoitzan izan da gaur goizean.
Hualde ekainaren 19an aukeratu zuten Parlamentuko buru, eta egunotan gure lurraldeko agintariekin elkarrizketatzen ari da. Asun Olaetxea Kontuen Ganberako lehendakariak kontrol erakundearen asmoez hitz egin dio, aurtengo lan programaz eta datozen hiru urteotako estrategiaz, batez ere.
Hualdek eta Olaetxeak bi erakundeen arteko harreman onaren garrantzia azpimarratu dute. Izan ere, Kontuen Ganbera autonomoa izanagatik, Parlamentuaren esparruan dago kokaturik.
Barañaingo Larrain Helduen Elkarteko hogeita hamabost lagun bisitan etorri zaizkigu gaur Kontuen Ganberara. Ansoleaga karrikako egoitza ezagutzeaz gain, Kontuen Ganberaren zereginaz informazioa jaso nahi zuten. Etxeko leku nagusiak erakutsi dizkiegu, Kontuen Ganberaren bideoa ere ikusi dute, eta bisita amaitu aurretik argazkia egin diegu. Hortxe daude denak, barneko patioan, Kontuen Ganberako lehendakari Asun Olaetxearekin.
Estatuko kontu epaitegietako presidenteak Aragoin elkartu dira gaur, bertako Kontuen Epaitegiaren egoitzan. Gaurko bileran harturiko neurrien artean politika publikoen helburuak hobeki aztertzea dago. Horretarako, funtsezkotzat jo dute auditoreen prestakuntza hobetzea. Alde horretatik, hitzarmen bat sinatuko dute Estatuko Ikerketa Fiskalen Institutuarekin eta Administrazio Publikoen Institutuarekin kontue paitegietako teknikariek prestakuntza jaso dezaten. Horri esker, politika publikoen eraginkortasuna aztertzeko tekniketan trebatuko dira.
Costa Ricako Sagrado Corazón Unibertsitateko talde batek gure egoitza bisitatu du. Gaztean Nafarroan dira egunotan, Foru Europeok antolaturiko bisitaldian. Kontuen Ganberaren zereginaz hitz egin dugu, erakundearen historiaz eta gure egoitzaren ezaugarriez. Amatzeko taldearen argazkia egin dugu, barneko patioan.
Iruñeko Calasanz ikastetxeko lehen Batxilergoko bi talde bisitan izan dira gurean, Historiako irakaslearekin. Gure etxea erakutsi ondoren, Kontuen Ganberaren zeregina azaldu diegu. Ondoren, bideoa ikusi dute eta, amaitzeko, argazkia egin diegu barneko patioan. Hortxe dituzue lehen taldeko neska-mutilak.
Joseba Asiron Iruñeko alkatea gure egoitzan izan da gaur, "Kontuen Ganberako topaketak" ekimenean parte hartuz. Horren bitartez, Nafarroako pertsonaiak ekartzen ditugu gure etxera, guk ezagutzeko eta haiek ere ezagutu gaitzaten. Ohi bezala, Komunikazio arduradunak elkarrizketa egin dio Ganberako profesionalen aitzinean. Aurretik, egoitza erakutsi diogu.Irudian alkatea eta Asun Olaetxea, Kontuen Ganberako lehendakaria, gure etxeko patioan.
Kontuen Ganberako lehendakaria Parlamentuan agertu da gaur, Salestarren hirigintza operazioari buruzko txostena aurkezteko. Asun Olaetxeak bi kontu azpimarratu ditu: ez dela egokia hirigintza ikastetxe baten lekualdatzea posible egiteko erabiltzea; eta administrazioak arrisku handia hartu zuela Saletarrekin sinaturiko hitzarmenean.
Nafarroako Gobernuak eta Kontuen Ganberak "Nafarroaren eta Estatuaren arteko hitzarmen ekonomikoa: jatorria, ondorioak eta etorkizuneko erronkak" liburua aurkeztu dute. Liburuak bi erakundeek iaz hitzarmen ekonomikoaz antolatu zuten jardunaldiko edukia jasotzen du. Ekitaldian Uxue Barkos lehendakariak, Asun Olaetxea Kontuen Ganberako lehendakariak eta Mikel Aranburu Ogasun eta Finantza Politikako kontseilariak parte hartu dute. Uxue Barkosek azpimarratu duenez, Nafarroako Gobernuak hitzarmen ekonomikoa biztanleriari ezagutarazteko konpromisoa hartu du, eta liburua borondate horren isla da.
Gemma Angelica Sanchez Lermak Auditoría Publica saria lortu du. Estatuko auzitegi autonomikoek argitaratzen duten aldizkariak, modu horretan, iazko aleetan idatzitako artikulu hoberenaren saria eman dio.
Kontuen Ganberako letraduak udal eta gainerako administrazioek zeharkako kudeaketatik zuzeneko kudeaketara bueltatzen dituzten zerbitzuei buruzko kontrola aztertu du. Alegia, prozesu horiek nola ikuskatu, zer pausu eman behar diren kontrola ahalik eta egokiena izan dadin.
