Skip to main content

Berriak

Kontuen Ganberak 2020ko lan programa onartu du

Kontuen Ganberak heldu den urteko lan programa onartu du. Zerrendan daude, besteak beste, empresa pribatuek Gobernutik jasotzen dituzten diru-laguntzei buruzkoa. Osasunbideko Itxaron-zerrendak ere aztertuko dira, eta Gobernuaren ordainketa telematikoa. Nafarroako Parlamentuaren, Arartekoaren eta Nafarroako Kontseiluaren kontuak ere aztertuko dira, eta baita Unibertsitate Publikoaren kontabilitate analitikoaren egoera ere.

personal cámara y presidenta gobierno
Maria Chivite, “Kontuen Ganberako topaketetan”

Maria Chivite lehendakaria Kontuen Ganberan izan zen atzo visitan, “Kontuen Ganberako topaketak” ekimenean parte hartzen. Horren bitartez, politika, gizarte eta kultur arloetako jendea gure etxera gonbidatzen dugu, haiek ezagutu eta haien iritzia ezagutzeko. Dena elkarrizketa baten bidez egin dugu. Horixe egin genuen atzo Chiviterekin: haren haurtzaroaz hitz egin zigun, ikasle garaiaz eta pil-pilean dauden hainbat gairi buruz.

Asun Olaetxeak 2018ko kontu orokorrei buruzko txostena aurkeztu du Parlamentuan

Asun Olaetxea, Kontuen Ganberako lehendakaria, Parlamentuko Ekonomia eta Ogasun Batzordearen aitzinean agertu da gaur, iazko kontu orokorrei buruzko txostena aurkezteko. Jose Luis Ezquerro idazkaria nagusiarekin eta txostenaren egile Karen Moreno auditorearekin joan da.

Firma del convenio con los representantes del IES Valle del Ebro.
Kontuen Ganberak hitzarmena sinatu du Tuterako Valle del Ebro institutuarekin

Kontuen Ganberako lehendakari Asun Olaetxeak eta Tuterako Valle del Ebro institutuko zuzendari Izaskun Ciriza kolaborazio hitzarmen bat sinatu dute ikasleen artean ekonomia arloko ikerketa proiektuak bultzatzeko. Aipatzekoa da Tuterako institutuak beste erakunde batzuekin antzeko hitzarmenak sinatu dituela, horien artean UNED edo Reina Sofia ospitalea. Kontuen Ganberako lehendakaria zein institutuko zuzendaria pozik agertu dire, orain abiatuko direna bide oparoa izanen delakoan.

Foto del grupo de alumnos y alumnas de María Inmaculada
Iruñeko Maria Inmaculada Lanbide Heziketako talde bat, Kontuen Ganberan bisitan

Iruñeko Maria Inmaculada Lanbide Heziketako ikastetxeko talde bat bisitan izan dugu gaur gure egoitzan. Administrazio kudeaketako taldea Maite Yarnoz irakaslearekin etorri da. Etxea ikusi nahi zuten, eta erakundeak egiten duen lanaren berri jaso. Ondoren, erakundearen bideoa ikusi dute. Eta, amaitzeko, barneko patioan argazkia egin dugu. 

Kontue auzitegietako ordezkariak Madrilego bilera amaituta.
Estatuko kontu auzitegietako ordezkarien bilera

Estatuko kontu auzitegietako ordezkari guztiak Madrilen elkartu dira gaur hainbat aztertzeko: funtzionarioen prestakuntza, teknologia berriak eta auzitegien arteko koordinazioa. Kontuen Ganberaren izenean, Asun Olaetxea lehendakaria izan da bertan. Irudian, ordezkari guztiak bilera amaitu eta gero.

Aste honetan bi txosten argitaratuko ditugu: Toki Administrazioa eta Nafarroako kontu orokorrak

Aste honetan, Kontuen Ganberak bi txosten argitaratuko ditu: Toki Administrazioari buruzkoa eta Nafarroako kontu orokorrei buruzkoa. Lehenbizikoak Nafarroako udal eta gainerako toki entitateen egoera aztertzen du, ikuspegi orokorretik. Bigarrenak, berriz, Foru Administrazioaren finantza egoera.

Patxi Etayo
Patxi Etayo lankideari azken agurra

Patxi Etayo gure lankideari azken agurra eman diogu gaur goizean, Iruñeko Hilerrian. Hileta elizkizuna ere gaur eginen da, arratsaldeko 7etan, Iruñeko San Nikolas elizan.

Etayo 1983ko ekainean hasi zen Kontuen Ganberan lanean, administrari-laguntzaile. Gero Auditoretzako laguntzailea izan zen eta 1989an Auditoretzako teknikari lanpostua lortu zuen. Kontuen Ganberako legelari eta auditorea ere izan da. Kontuen Ganberan eginikoa, beraz, luzea bezain oparoa. Patxi izan da gure instituzioan lanpostu gehien izan dituen profesionala.

Politika eta programa publikoen azterketari buruzko ikastaroa
Politika eta programa publikoen azterketari buruzko ikastaroa hasi da

Estatuko kontu epaitegiek, INAP-ek, eta IEF (ikerketa fiskalerako institutua) antolaturiko Politika eta programa publikoen azterketari buruzko ikastaroa hasia da. Madrilen egin irekiera ekitaldia, atzo. Bertan izan ziren aipaturiko erakundeetako buruak, Kontuen Ganberako lehendakari Asun Olaetxea, horien artean. Lau hilabeteko ikastaroan hogei ta hamar bat auditorek parte hartuko dute.

Argazkian, irekiera ekitaldian.