Skip to main content

Berriak

Kontuen Ganberako lehendakaria aurkezteko prozedura martxan jarri da

Nafarroako Parlamentuko Mahai eta Eledunen Batzarrak Kontuen Ganberako hurrengo lehendakaria aurkezteko bidea abiarazi du. Gaurko bileran martxoaren 4ra arteko epea finkatu du parlamentu taldeek hautagaiak aurkez ditzaten. Gogoratzekoa da Helio Robleda lehendakariak otsailaren 18an amaituko duela sei urteko agintaldia. Robledak ez du berriro kargua hartzeko hautagai izan nahi. Otsailaren 18tik, beraz, jardunean ariko da, hurrengo lehendakaria lanean hasi arte.

Dos grupos del Politécnico de Tafalla nos visitan
Tafallako Politeknikoko ikasleak, Kontuen Ganberaren egoitzan

Tafallako Politeknikoko bi talde gure egoitzan izan dira gaur goizean, Kontuen Ganberaren berri jasotzeko asmoz. Lehen taldea Administrazio Kudeaketa ziklokoa eta bigarrena, berriz, Administrazio eta Finantza goi mailakoa. Eraikina bisitatu ondoren, kontu-ikuskari batekin elkartu dira, eguneroko lanaren berri jaso eta kontu zehatzak lantzeko. Irudian, goi mailako zikloko ikasleak, kontu-ikuskariarekin.

Un grupo del centro de FP María Inmaculada visita la Cámara de Comptos
Maria Inmaculada ikastetxeko ikasleak, Kontuen Ganberan bisitan

Iruñeko Maria Inmaculada Lanbide Heziketaren Ikastetxeko ikasle talde bat Kontuen Ganberara etorri da bisitan. Eraikinaren gune nagusiak ikusi ondoren, Kontuen Ganberaren historia eta gaur egungo zereginak azaltzen dituen bideoa ikusi dute. Bisita amaitu aurretik, patioan elkartu ditugu argazkia egiteko.

Gaurko agerraldia, otsailaren 2ra

Helio Robledak gaur Parlamentuan egitekoa zuen agerraldia otsailaren 2ra atzeratu da, Parlamentuak berak eskatuta. Agerraldiaren helburua zen foru Administrazioaren eraikinetako garbiketa kontratuari buruzko txostena aztertzea. Ez da datozen egunetan izanen dugun agerraldi bakarra. Nafarroako Orkestra Sinfonikoari buruzko txostena ere aztergai izanen da Parlamentuan, otsailaren bigarren astean.

Heldu den asteartean, hilak 19, agerraldia Parlamentuan garbiketa zerbitzuaren kontratazioari buruzko txostena aurkezteko

Heldu den asteartean, urtarrilak 19, Kontuen Ganberako lehendakaria Parlamentura joanen da Foru Administrazioaren bulegoetako garbiketa zerbitzuaren kontratazioaz eginiko txostena aurkeztera. Helio Robledaren agerraldia Lehendakaritza, Barne eta Justizia Batzordean eginen da, goizeko 9:30etan hasita.

Estudiantes de Gestión Administrativa de Donapea, en la Cámara de Comptos
Donapeako Administrazioa eta Kudeaketa zikloko ikasleak, Kontuen Ganberan

Donapeako Administrazioa eta Kudeaketa zikloko bi ikasle talde gure egoitzan izan ziren atzo. Kontuen Ganberaren etxearen ezaugarrien berri jaso ondoren, erakundearen zereginak azaldu genizkien. Ondoren, Kontuen Ganberari buruzko bideoa ikusi zuten. Bisita amaitu aurretik, etxeko patioan argazkia egin genien.

Robledak heldu den urteko fiskalizatze-programa aurkeztu du

Kontuen Ganberako lehendakaria Parlamentuko Mahai eta Bozeramaileen Batzordearen aitzinean agertu da 2016ko programa aurkezteko. Kontuen Ganberak 35 txosten eginen ditu 2016an, horien artean Osasunbideako laborategien bateratze-prozesua, Foru Administrazioiko langileriaren kontratazioaren bilakaera, zerbitzu informatikoen kontratazioa eta Miguel Induarain Fundazioak jasotako diru-laguntzak. Abiadura handiko trenbideak azken urteotan sorturiko gastua ere aztertuko da. Toki sektorean, ohi denez, 10.000 biztanletik gorako udal guztien fiskalizazioa eginen da.

La presidenta Uxue Barkos, en los "Encuentros de la Cámara de Comptos"
Uxue Barkosek Kontuen Ganberako topaketetan parte hartu du

Uxue Barkos lehendakariak "Kontuen Ganberako topaketak" izeneko ekimenean parte hartu du gaur eguerdian. Ekimenaren helburua da Nafarroako arlo ezberdinetako pertsonaiak gure egoitzara ekartzea, guk haiek ezagutzeko eta, aldi berean, haiek ere gu ezagutu gaitzaten. Hasteko, Ganberako komunikazio arduradunak elkarrizketa egin dio lehendakariari, haren ibilbide politikoa eta pil-pilean dauden gai batzuen inguruko iritzia ezagutzeko. Ondoren, funtzaionarioek ere lehendakariari galderak egin dizkiote.

Un grupo de jubilados de Telefónica visita la Cámara de Comptos
Telefonicako jubilatu talde bat, Kontuen Ganberan bisitan

Telefonicako jubilatu talde bat gure egoitza ikustera etorri da gaur goizean. Etxea ikusi ondoren, Kontuen Ganberaren zereginak azaldu dizkiegu. Bkisita amaitu aurretik, argazki bat egin diegu barneko patioan.

Alumnos de las Escuelas de San Francisco
San Frantzisko Eskolako ikasle talde bat

San Fantzisko eskolako haur talde bi bisitan etorri zaigu gaur goizean. Haur Hezkuntzako bigarren kurtsoko berrogei neska mutiko ziren, lau irakaslek lagundurik.

Etxea  ezagutu ondoren gure eraikinean eginiko txanponak ikusteko aukera izan dute.