
- EGOITZA ELEKTRONIKOA
- Jarraitu gaitzazu ....
- SALAKETEN KANALA
ASOCEX
Berriak
Kontuen Ganberako presidentea Parlamentura joanen da bihar, berriki Foruzaingoaz eginiko txostena aurkeztera. Agerraldia goizeko hamarretan hasiko da, Parlamentuko Lehendakaritza, Justizia eta Barneko Batzordearen aitzinean.
Heldu den asteazkenean, hilak 26, Kontuen Ganberako presidentea Parlamentura joanen da Sodenari buruz kaleratu berri dugun txostena aurkeztera. Agerraldia Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu Batzordearen aitzinean eginen da, goizeko hamarretan hasita.

Jorge San Miguel, enpresa publikoen taldeko zuzendaria Kontuen Ganberara etorri da sozietate publikoen egoeraz eta etorkizunaz hitz egitera. Kontuen Ganberako teknikariei emaniko hitzaldiak orain arte eginikoa eta etorkizuneko erronkak azaldu ditu. San Miguelek nabarmendu duenez, aldaketa planaren xede nagusia da enpresen talde eraginkorragoa lortzea.
Aste honetan, Kontuen Ganberako presidentea bitan joanen da Parlamentura, hiru txosten aurkeztera, hirurak berriki argitaratuak. Asteazkenean, hilak 19, toki sektoreari buruzkoa eta Agoizko Udalaren fiskalizazioa aurkeztuko ditu. Eta ostiralean, iazko kontu orokorrei buruzko txostenaren berri emanen du. Azken horrek Nafarroako Ogasunaren ikuspegi orokorra eskatzen du. Bi agerraldiak goizeko hamarretarako daude iragarrita.
Kontuen Ganberako presidentea eta sei teknikarik kontu-ikuskaritzaren seigarren kongresuan parte hartuko dute. Kongresua bihar eta etzi eginen da, Mallorcan, "Diru publikoaren kontrol eraginkorragorantz" lemapean. Helio Robleda presidentea udal zerbitzuen kostuez mintzatuko da bihar. Estatuko kontu-auzitegietako ordezkariez gain, administrazio publikoetako kudeatzaileak eta auditoria enpresetako ordezkariak ere elkartuko dira kongresuan.
Heldu den astean, 2013ko kontu orokorrei buruzko txostena argitaratuko dugu. Urtero egin beharreko txostenak Nafarroako Ogasunaren egoera aztertzen du: urteko aurrekontu emaitza, zorra, gastu eta diru-sarreren azteketa... Enpresa eta fundazio publikoak ez ezik, bestelako erakundeen gastu eta diru-sarrerak ere aztertu dira: Nafarroako Parlamentua, Kontuen Ganbera, Arartekoa eta Nafarroako Kontseilua.

Cesar Oroz marrazkilaria Kontuen Ganberako teknikarien aitzinean mintzatuko da bihar. Oroz gurera dakarrena ekimen berria da: hilabetean behin, pertsonairen bat gonbidatuko dutu gure etxera jende aurreko elkarrizketa batean parte hartzeko. Oroz 46 urteko iruinsemea da. 1991tik "Punto final" izeneko zinta argitaratzen du Diario de Navarran. Jaso dituen sarien artean, 200ko Mingote da aipagarriena. Harekin hitz egiteaz gain, Kontuen Ganberako teknikariek instituzioari loturiko zinta batzuk ikusteko parada izanen dute.
Uda amaiturik, bisita gidatuen programari ekinen dio berriro Kontuen Ganberak. Interesaturik dauden era guztietako taldeak etor daitezke: ikasleak, unibertsitariak, jubilatuak. Etxea ikusteaz gain, Kontuen Ganberaren historia eta gaurko egungo zereginen berri ematen zaie. Bisitariek bideo bat ere ikus dezakete. Kontuan hartzekoa da Kontuen Ganberaren etxea Iruñeko zaharrena dela eta gotuiko zibiletik gelditzen den bakarra. Beraz, ikuspegi artistikotik ere badu interesik. Zita hartzeko honako telefono-zenbaki honetara deitu behar da: 848 421 400.
Kontuen Ganberako presidenteak toki administrazioko langileendako ikastaro batean parte hartuko du bihar, Madrilen. Ogasun Ministeritzak eta Administrazio Publikoetako Institutuak antolaturiko ikastaroaren helburua da kostuen gaineko azterketak bultzatzea, hori baita administrazioen bidegarritasuna bermatzeko bide nagusienetakoa. Robledak kostuak kontuan hartzen dituen "kontabilitate analitiko"a aztertuko du biharko saioan.
Kontuen Ganberako presidenteak Egues Ibarreko udal sozietateen kudeaketaz hitz eginen du Parlamentuan heldu den astean, irailaren 11n. Izan ere, erakundeak ekainean plazaratu zuen txosten batek gogor gaitzesten zuen Egues Ibarreko Udalaren hirigintza kudeaketa. Txostena jaso ondoren, Parlamentuak Robledaren agerraldia eskatu zuen, eginiko lanaren berri eman dezan. Agerraldia, esan bezala, gaur zortzi eginen da, goizeko hamarretan hasita, Udal Administrazio Batzordearen aitzinean.