Skip to main content

Berriak

Vicente Montesinos ofrece un seminario sobre el futuro de la contabilidad
Vicente Montesinosen hitzaldia, kontabilitatearen etorkizunaz

Vicente Montesinos ekonomia finantziero eta kontabilitateko katedradunak kontabilitatearen etorkizunari buruzko hitzaldi bat eman du Kontuen Ganberaren egoitzan. Montesinos Valentziako Kontuen Ganberako lehendakaria ere izana da. Haren ustez, aldaketa garaia dator kontabilitate publikoan, eta horrek eraginen die diru publikoaren kontrolaz arduratzen direnei. Horrek ekarriko dituen aldaketak nabarmendu ditu gaur goizean Kontuen Ganberan. Kontuen Ganberako teknikariak ez ezik, Nafarroako Gobernuko eta udaletako batzuk ere parte hartzen dira prestakuntza saioan.  

Aste honetan hiru txosten kaleratuko ditugu: NUP eta Los Arcos eta Burlatako Udalak

Kontuen Ganberak hiru txosten kaleratuko ditu aste honetan. Batetik, Los Arcos eta Burlatako Udalei buruzkoa. Eta, bestetik, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren 2014ko kontuei buruzkoa.

Kontuen Ganberako lehendakarigaiak aurkezteko epea martxoaren 11n amaituko da

Parlamentuko Mahaiak Kontuen Ganberako lehendakarigaiak aurkezteko epea astebetez luzatzea erabaki ondoren, epea martxoaren 11n amaituko da. Hemendik aurrera, beraz, bi asteko epea dute parlamentu taldeak hautagaiak aurtezteko. Oraingo lehendakari Helio Robledas askotan esan du ez duela berriro hautagai izan nahi.

1982an martxoan martxan jarri zenetik, Kontuen Ganberak lau lehendakari izan ditu: Mariano Zufia (1982-1991), Patxi Tuñón (1991-1997), Luis Muñoz Garde (1997-2010) eta Helio Robleda (2010-2016).

Otsailaren 24an, Iberdrolaren akzioen salerosketa aztergai Parlamentuan

Kontuen Ganberako lehendakaria Parlamentuko Garapen Ekonomikorako Batzordearen aitzinean agertuko da heldu den asteazkenean, otsailak 24, Iberdrolaren akzioen salerosketari buruzko txostena azaltzeko. Agerraldia goizeko 9:30etan hasiko da.

El martes día 9, comparecencia para explicar el informe sobre la Orquesta Pablo Sarasate

Heldu den asteartean, hilak 9, Helio Robleda Parlamentuko Kultura, Kirol eta Gazteria batzordearen aitzinean agertuko da. Agerraldiaren helburua da Pablo Sarasate Fundazioaren eta Santa Zezilia elkartearen arteko harramanaz berriki eginiko txostena aurkeztea. Aipaturiko bi entitateek Nafarroako Orkestra Sinfonikoa kudeatzen dute

Kontuen Ganberako lehendakaria aurkezteko prozedura martxan jarri da

Nafarroako Parlamentuko Mahai eta Eledunen Batzarrak Kontuen Ganberako hurrengo lehendakaria aurkezteko bidea abiarazi du. Gaurko bileran martxoaren 4ra arteko epea finkatu du parlamentu taldeek hautagaiak aurkez ditzaten. Gogoratzekoa da Helio Robleda lehendakariak otsailaren 18an amaituko duela sei urteko agintaldia. Robledak ez du berriro kargua hartzeko hautagai izan nahi. Otsailaren 18tik, beraz, jardunean ariko da, hurrengo lehendakaria lanean hasi arte.

Dos grupos del Politécnico de Tafalla nos visitan
Tafallako Politeknikoko ikasleak, Kontuen Ganberaren egoitzan

Tafallako Politeknikoko bi talde gure egoitzan izan dira gaur goizean, Kontuen Ganberaren berri jasotzeko asmoz. Lehen taldea Administrazio Kudeaketa ziklokoa eta bigarrena, berriz, Administrazio eta Finantza goi mailakoa. Eraikina bisitatu ondoren, kontu-ikuskari batekin elkartu dira, eguneroko lanaren berri jaso eta kontu zehatzak lantzeko. Irudian, goi mailako zikloko ikasleak, kontu-ikuskariarekin.

Un grupo del centro de FP María Inmaculada visita la Cámara de Comptos
Maria Inmaculada ikastetxeko ikasleak, Kontuen Ganberan bisitan

Iruñeko Maria Inmaculada Lanbide Heziketaren Ikastetxeko ikasle talde bat Kontuen Ganberara etorri da bisitan. Eraikinaren gune nagusiak ikusi ondoren, Kontuen Ganberaren historia eta gaur egungo zereginak azaltzen dituen bideoa ikusi dute. Bisita amaitu aurretik, patioan elkartu ditugu argazkia egiteko.

Gaurko agerraldia, otsailaren 2ra

Helio Robledak gaur Parlamentuan egitekoa zuen agerraldia otsailaren 2ra atzeratu da, Parlamentuak berak eskatuta. Agerraldiaren helburua zen foru Administrazioaren eraikinetako garbiketa kontratuari buruzko txostena aztertzea. Ez da datozen egunetan izanen dugun agerraldi bakarra. Nafarroako Orkestra Sinfonikoari buruzko txostena ere aztergai izanen da Parlamentuan, otsailaren bigarren astean.

Heldu den asteartean, hilak 19, agerraldia Parlamentuan garbiketa zerbitzuaren kontratazioari buruzko txostena aurkezteko

Heldu den asteartean, urtarrilak 19, Kontuen Ganberako lehendakaria Parlamentura joanen da Foru Administrazioaren bulegoetako garbiketa zerbitzuaren kontratazioaz eginiko txostena aurkeztera. Helio Robledaren agerraldia Lehendakaritza, Barne eta Justizia Batzordean eginen da, goizeko 9:30etan hasita.