Skip to main content
Kontuen Ganberak hitzarmen bat sinatu du Madrilgo Kontu Epaitegiarekin

Olayo Gonzalez Espainiako Kontuen Epaitegiko fiskal burua Kontuen Ganberara etorri da bi erakundeen arteko kolaborazio hitzarmen bat sinatzeko. Hitzarmenaren helburua da bi erakundeen arteko harremanak hobetzeko, batez ere komunikazioa arinagoa izan dadin, fiskalak Kontuen Ganberaren txostenen ondorioz har ditzakeen erabakiei dagokienez. Irudian, fiskal burua, Kontuen Ganberako presidente Helio Robleda eta Luis Ordoki idazkari nagusia.

Luis Ordokik Auditoría Pública aldizkariaren saria irabazi du

Luis Ordoki Kontuen Ganberako idazkari nagusiak Auditoría Pública aldizkariak ematen duen saria irabazi du “Contenido y alcance de la opinión de legalidad en los informes de fiscalización de los Órganos de Control Externo”, izenburuko artikuluari esker. Artikulua aldizkariaren 54. zenbakian argitaratu zen. Ordokik 6.000 euroko saria jasoko du, apirilean toledon eginen den ekitaldian. 

Ordokik fiskalizazio erakundeen txostenak aztertu ditu, erakunde bakoitzak legezkotasunari ematen dion garrantziaz ohartzeko. Irizpide argirik ezean, batasunaren aldeko apustua egiten du.

Osasungintzaren kudeaketari buruzko jardunaldia, arrakastatsua

Nafarroako Kontuen Ganberak "Osasungintzaren kudeaketa gaur egungo krisi ekonomikoan" izenburupean antolaturiko jardunaldiak arrakasta handia lortu zuen, partaideak berrehun bat izan baitziren.  Ekimena Osasunbidea eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren laguntzaz egin zen, erizainen eskolako areto nagusian. 

Kontuen Ganberak osasungintzaren kudeaketaz gogoeta egiteko jardunaldia antolatu du

Nafarroako Kontuen Ganberak, Osasunbidea eta Unibertsitate Publikoarekin elkar lanean, "Osasungintzaren kudeaketa gaur egungo krisi ekonomikoan" izenburuko jardunaldia antolatu du. Jardunaldia martxoaren 21ean eginen da, arratsaldeko 4:30etan hasita, Unibertsitate Publikoko Erizainen Eskolako areto nagusian. Sarrera librea da.

Daniel innerarity eta Sixto Jimenez, Kontuen Ganberan hizlari

Daniel Innerarity filosofoa eta Sixto Jimenez ekonomialariak hitzaldi bat eman dute Kontuen Ganberaren egoitzan. Bi hizlariek, nork bere ikuspegitik, gaurko krisia aztertu dute.

Kontuen Ganberak iazko memoria eta kontuak biltzen dituen txostena kaleratu du

Nafarroako Kontuen Ganberak 2011ko memoria eta kontuak biltzen dituen txostena kaleratu du. Horren bitartez, Parlamentuari eta, oro har, nafar gizarteari iaz eginiko lanaren berri eman nahi dio, eta baita horretan gastaturikoa zehaztu ere.

Iruñeko El Huerto ikastetxeko Batxilergoko 1. mailakoak, Kontuen Ganberan

Iruñeko El Huerto ikastetxeko Batxilergoko 1. mailako ikasleak Kontuen Ganberaren egoitzara etorri dira gaur goizean. Hasteko, erakundearen historia laburubildu zaie, erakundearen barneko patioan. Ondoren, solairu nagusira joan dira, Kontuen Ganberak egiten duen lanaren berri jasotzeko. Egoitzatik joan aurretik, patioan argazkia egin diegu.

Helio Robledak toki sektoreko txosten batzuk aurkeztuko ditu Parlamentuan

Helio Robleda, Kontuen Ganberako presidentea, Parlamentuaren Lehendakaritza, Administrazio Publikoak eta Barne Batzordearen aitzinean agertuko da heldu den asteazkenean, otsailak 8, berriki argitaraturiko txosten batzuk aurkezteko, guztiak toki sektorekoak: Barañain, Egues Ibarra, Antsoain, Burlata, Berriozar, Tutera eta Atarrabiako udalei buruzko txostenak, hain zuzen. Saio berean Robledak 500 biztanletik beherako udalerrien egoeraz ere mintzatuko da, Kontuen Ganberak duela gutxi karrikaratu duen txotenaren datuekin oinarriturik.

ANIMSAko teknikariak, Kontuen Ganberan

ANIMSA udal enpresa publikoko kudeatzailea eta Idoia Etxarri, Jesus Garcia eta Tatxi Perez teknikariak Kontuen Ganberara etorri dira gaur, aipaturiko enpresak udal sektorean dituen hainbat proiekturen berri emateko. Bileran ANIMSAk eta Kontuen Ganberak elkarlanean egin lezaketen lanaz ere mintzatu da, biek udalen modernizazio bultzatu nahi baitute.

Donapea institutuko ikasleak, Kontuen Ganberan

Iruñeko Donapea institutuko ikasle talde bat Kontuen Ganberaren egoitzara etorri da gaur goizean. Barneko patioa eta lehenbiziko solairua ikusi ondotik, erakundearen bideoa ikustera joan dira. Amaitzeko argazkia egin dugu patioan.

Subscribe to