Estatuko epaitegietako 150 ordezkari Iruñean bildu dira gaur, kanpo fiskalizazioak dituen erronkak aztertzeko. Inaugurazio ekitaldian Alberto Catalan legebiltzarburuak eta Helio Robleda Kontuen Ganberako presidenteak parte hartu dute.
Catalanek fiskalizazio erakundeen betebeharra funtsezkoa dela adierazi du. Alde horretatik, Nafarroakoa Estatuko zaharrena dela nabarmendu du. Catalanek dei bat luzatu die auditore guztiei hemendik aurrera ere lan tekniko hori egiten jarrai dezaten, beti ere auditoreei eskatu beharreko independentziari eutsiz.
Espainiako Kontuen Epaitegiko fiskalburuak Kontuen Ganberaren egoitza bisitatu du. Ganberako presidenteare, idazkari nagusi eta auditoreekin elkartu ondotik, hitzaldi bat eman du epaitegiko fiskaltzaren lana azaltzeko.
Kontuen Ganberako idazkari nagusiak Auditoría Pública aldizkariaren saria jaso zuen atzo, Toledon eginiko ekitaldi batean. Maria Dolores de Cospedal Castilla La Manchako presidenteak eman zion Ordokiri iazko artikulurik hoberenari dagokion saria. Saria jaso ondoren, nafarrak kontrol erakundeen lanaren aldarrikapena egin zuen, beti ere independentzia eta profesionaltasunean oinarritu behar dela azpimarratuz.
Anai Astiz, Sustapen eta Etxebizitza Departamentuko kontseilaria, Kontuen Ganberara etorri da gaur goizean, erakundeko presidentearekin elkartzeko. Departamentuko beste goi kargu batzuek lagundurik, Astizek departamentuaren helburu nagusiak azaldu dizkie Helio Robledari, idazkari nagusiari eta auditoreei.
Kontuen Ganberako presidentea Parlamentuko Toki Administrazio Batzordearen aitzinean agertu da gaur goizean, erakundeak berriki karrikaraturiko sei udali buruzko txostenak aurkezteko: Altsasu, Etxauri, Faltzes, Lekunberri, Ribaforada eta Bianako Udalei buruzkoak, hain zuzen.
Erriberriko Bianako Printzea eskolako lehen hezkuntzako 5. eta 6. mailetako ikasleek bisita egin digute gaur goizean.Raquel Echecon, Miriam Marco eta Jesus Blasco irakasleek lagundurik, gure egoitzara etorri dira Kontuen Ganberaren berri jasotzeko asmoz. Bisita amaitu aurretik, barneko patioan argazki bat egin dugu. Irudian 6. mailako neska-mutikoak.
Kontuen Ganberako, Nafarroako Gobernuko eta udaletako 50 bat teknikari gure egoitzan elkartu dira aurrekontu-egonkortasunari buruzko mintegian. Kontuen Ganberak FIASEP fundazioaren laguntzaz antolaturiko mintegiaren helburua da Madrilgo Diputatuen Kongresuak onartu berri duen aurrekontu-orekari buruzko lege proiektua aztertzea, bereziki defizita eta superabitaren kalkuluan izanen duen eragina. Esther Calvo eta Jesus Garcia IGAEko teknikariak dira hizlariak.
Kontuen Ganberak eta FIASEP fundazioak defizitaren kalkulua eta aurrekontu-egonkortasunari buruzko mintegia antolatu dute. Gogoratzekoa da Madrilgo Diputatuen Kongresuak gai hori arautzen duen lege proiektua onartu berri duela. Mintegia Kontuen Ganberaren aretoan eginen da, eta hizlariak IGAE institutuko Jesus Calvo eta Esther Garcia izanen dira.
Kontuen Ganberako presidentea Parlamentuko Toki Administrazio Batzordearen aitzinean agertuko da bihar, erakundeak plazaratu berri dituen zazpi txosten aukezteko. Helio Robledak aurkeztuko dituen txostenak honako udalei buruzkoak dira: Iruñea, Lizarra, Altsasu, Biana, Faltzes, Etxauri eta Berrioplano. Agerraldia arratsaldeko lauretan hasiko da.
Kontuen Ganberak Nafarroako udal nagusienetako idazkari eta kontu-hartzaileak bildu ditu, iazko fiskalizazioaz hitz egin eta urtekoa prestatzen hasteko. Jardunaldiaren barnean, hitzaldi bat antolatu da: Carlso Urgoiti Bilboko Udaleko Aurrekontu eta Zerbitzu Orokorretako zuzendariak Bilboko Udalak aurrekontu kudeaketak eginiko aldaketak aztertu ditu. Aipatzekoa da Bilboko Udalak iazko EPSA "European Public Service Awards" saria irabazi zuela, aurrekontu arloan eginiko aldaketei esker.