Skip to main content
Helio Robledak baso-ustiapeneko sektorean eginiko inbertsio publikoak azalduko ditu bihar Parlamentuan

Kontuen Ganberako presidentea Parlamentura joanen da bihar, berriki plazaraturiko txosten bat aurkeztera: Gobernuak baso-ustiapenean ari ziren enpresa batzuen bidez eginiko inbertsioak, hain zuzen. Fiskalizazioa Parlamentuak berak eskatu zuen, Ezkerra taldeak bultzatuta. Agerraldia goizeko 10etan hasiko da.

Yoar Jubilatu elkarteko kideak, Kontuen Ganberan

Yoar jubilatu elkarteko talde bat gurean izan da gaur goizean, Iruñeko etxe zaharrena ezagutu eta erakundearen berri jaso nahi baitzuten. Barneko patioa eta solairu nagusia bisitatu ondotik, bisitariei jartzen zaien bideoa ikusi dute. Bisita amaitu aurretik, argazki egin diegu etxeko patioan.

Kontuen Ganbera, Twitterren

Nafarroako Kontuen Ganbera Twitterren dago. Hemendik aurrera, gizarte-sarearen erabiltzaileek erakundearen berri jasoko dute, @camaradecomptos  helbidean sartuta. Bertan, hurrengo egunetan argitaratu beharreko txostenak iragarriko dira, behin argitaratu eta gero laburpenak helaraziko dira eta erakundeari loturiko bestelako informazioa ere eskainiko da.

Helio Robleda hizlari arituko da AECAren XVII. kongresuan

Kontuen Ganberako presidente Helio Robledak bihartik Iruñean eginen den ekonomialari eta auditoreen kongresuan parte hartuko du. Robledak Estatuko auditoriaren egoera aztertuko du beste hainbat aditurekin batera, eguerdiko 12etan hasita, Unibertsitate pribatuan eginen den mahai-inguruan.

AECAren kongresua ostiral arte luzatuko da. Hiru egunetan, ekonomia eta auditoriaren inguruko gaiak aztertuko dira hitzaldi, mintegi eta mahai-ingurutan.

Kontuen Ganberako presidenteak lizentziatuendako bekei buruzko txostena azaldu du

Kontuen Ganberako presidente Helio Robleda Parlamentuko Hezkuntza Batzordearen aitzinean agertu da gaur, "Nafar bekak" izeneko aurrekontu-atalari buruzko txostena aurkezteko. Robledak azaldu duenez, azken lau urteotan 3,7 milioi gastatu dira unibertsitari hoberenek gradu ondoko ikastaroak estatutik kanpoko unibertsitateetan egin dezaten. Helburua da kanpoan ikasitakoak, ondoren, etekina eman dezala Nafarroan. Aurtengo murrizketek, ordea, bertan bertan behera utzi dute deialdia.

Kontuen Ganbera bisitatzeko aukera, irailaren 16tik aurrera

Datorren astelehenean Kontuen Ganberak hasiera emanen dio ikasturte berriko bisita-programari. Erakundearen helburuetako bat egoitzako ateak beti zabalik izatea, nahi duten guztiak guregana etorri eta Kontuen Ganbera ezagutu dezaten. Bisitariei Iruñeko etxe zaharrenaren ezaugarrien berri emateaz gain, instituzioaren zereginak azaltzen zaizkie. Iaz mila bat lagunek parte hartu zuten bisita gidatuen programan. Hemendik aurrera, bisita egin nahi duten taldeak gurekin harremanetan jar daitezke zita lotzeko. 

Kontuen Ganberako presidenteak Audenasa enpresaren deskontuei buruzko txostena aurkeztu du Parlamentuan

Kontuen Ganberako presidentea Parlamentuko Ekonomia Batzordearen aitzinean agertu zen atzo, berriki Audenasa enpresaren deskontuei buruz eginiko txostena aurkezteko. Helio Robledak azaldu zuenez, 2003tik Nafarroako Gobernuak 138 milioi eman dizkio enpresari deskontuen konpentsazio gisa. Txostenak AP-15 errepidearen trafikoaz ere datuak ematen ditu. Alde horretatik, krisiaren eragina nabarmena izan da. Izan ere, 2007an 15 milioi ibilgailu zenbatu ziren bitartean, iaz 11,5 milioiraino jaitsi zen.

Helio Robledak Aristeias proiektuaren aurkezpenean parte hartuko du

Kontuen Ganberako presidente Helio Robledak bihar Aristeias proiektuaren aurkezpenean parte hartuko du. Proiektuaren xedea da udal sektorearen kudeaketa hobetzea. Jardunaldia goizeko 9:30etan hasiko da, Iruñeko Baluarte jauregian. Aurkezpenean Jose Javier Esparza kontseilaria, Udal eta Kontzejuen Federazioko buru Mariano Herrero eta Iñaki Arana bikaintasunaren Fundaziokoa mintzatuko dira. Helio Robledak udalen kudeaketa hobetzeko proposamenak aztertuko dituen mahai-inguru batean parte hartuko du, eguerdiko 12etatik aurrera.

Udaletako idazkari eta kontu-hartzaileak Kontuen Ganberan elkartu dira

Udaletako idazkari eta kontu-hartzaileak Kontuen Ganberan elkartu dira

Udal nagusietako idazkari eta kontu-hartzaileak Kontuen Ganberaren egoitzan elkartu dira gaur, aurtengo fiskalizazioen berri jaso eta heldu den urtekoak prestatzen hasteko. Helio Robleda presidentearen ongi etorriaren ondotik, Jesus Muruzabal auditoreak aurten eginiko fiskalizazioak aztertu ditu, hurrengoetarako argibide batzuk ere emanez. Azkenik, Nafarroako Gobernuak aurrekontu-oreka lortzeko emaniko aginduak aztertu dira.

Marta Vera eta Osasunbideko zuzendaria Helio Robledarekin elkarrizketatu dira

Marta Vera Osasun kontseilaria eta Osasunbideko zuzendari Juan Jose Rubio Kontuen Ganberara etorri dira gaur goizean, Helio Robleda presidentearekin mintzatzeko. Bileraren helburua zen Rubio izendatu berria Kontuen Ganberako arduradunei aurkeztea eta departamentuaren erronkez hitz egitea.

Subscribe to