Cuatrovientos institutuko ikasle talde bat gure egoitzara etorri da gaur goizean. Administrazio eta Finantza goi zikloko ikasleak ziren, auditoriaz ere zerbait ikasten dutenak. Erakundearen berri orokorra jaso ondoren, Kare Moreno auditorearen azalpenak jaso dituzte. Amaieran, barneko patioan argazkia egin diegu.
Miguel Álvarez Bonald, Espainiako Kontuen Epaitegiko kontseilari ohiak irabazi du "Mariano Zufía" sari. FIASEP fundazioak ematen duen saria diru publikoen fiskalizazioan aritutako norbaiten meritua nabarmentzea du helburu. Saria heldu den 23an jasoko du Madrilen, Autidoria Publikoaren kongresuan.
Alvarez Bonal Kontuen Ganberako guztion laguna da. Mariano Zugiaren adiskidea, haren aholku eta laguntza oso garrantzitsuak izan ziren Kontuen Ganberaren hasierako urteetan. Antsoleaga karrikako egoitzatik, zorionak Migueli!
Autonomietako kontu epaitegietako ordezkariak Madrilgo Kontu Epaitegikoekin elkartu dira gaur Madrilen, kontrol erakundeena arteko elkar-lanaz hitz egiteko. Aipatzekoa da Madrilgo Kontu Epaitegiko kontseilariak berriki aukeratu dituztela, eta autonomietako kontrol erakundeekin ahalik eta azkarren bildu nahi zuten, kontrol maila ezberdinen arteko harremana hobetzeko. Kontuen Ganberako ordezkaria Helio Robleda presidentea izan da.
Tafallako Politeknikoko Administrazio zikloko talde bat gure egoitzara etorri da gaur goizean, Ansoleaga karrikako eraikina ezagutzera. Taldeak aurretik Parlamentua eta Iruñeko Udala bisitatu ditu. Gurean barneko patioa eta solairu nagusia erakusteaz gain, erakundearen historiaz eta gaur egungo egoeraz hitz egin diegu. Joan aurretik argazkia egin dugu patioan.
Helio Robleda, Nafarroako Kontuen Ganberako presidentea Parlamentuko ekonomia batzordearen aitzinean agertuko da, nafar ogasunaren egoeraz mintzatzeko. Parlamentuak berak eginiko eskaerari jarraituz, Kontuen Ganberak ogasunaren ekainaren 30eko egoerari buruzko txostena kaleratu du, amaitu gabeko ekaldi batez egiten duen lehena. Agerraldia arratsaldeko lau eta erdietan hasiko da.
Nafarroako Kontuen Ganberak Foru Ogasunari buruzko txostena argitaratu du. Txostenaren helburua zen aurtengo ekainaren 30eko egoera aztertzea, bereziki aurreikusitako diru-sarrera eta gastuen arteko oreka. Txostenak emaniko datuen arabera, ekaineko datuak kontuan hartuz Gobernuak ez luke defizitaren helburua lortuko, 75 eta 105 milioi arteko desbideraketa dagoelako. Bestalde, Ogasunaren zorra 2.725 milioikoa da, enpresa publikoena ere kontuan hartuz. Kontuen Ganberak dioenez, Gobernuak ez du zor gehiago hartzeko ahalmenik.
Nafarroako Kontuen Ganberako presidentea Parlamentuan izan da gaur goizean, udalerri nagusien kontuak azaltzeko. Helio Robleda Toki Administrazioaren aitzinean agertu da berriki kaleraturiko txostenaren berri emateko. Txostenaren konklusioak aztertu ondotik, udal zerbitzuen eraginkortasuna hobetzeko beharra azpimarratu du.
Iruñeko erraldoien konpartsa Antsoleaga karrikako egoitzatik pasatzen da urtero, parte-zaharrean egiten dituen ibilbideetan. Orain arte, ordea, inoiz ez zuten etxea ezagutzeko aukera izan, itxita egoten delako. Caravinagre eta Patata kilikiek Iruñeko etxerik zaharrena bisitatu nahi zutela adierazi zuten, eta Kontuen Ganberako komunikazio arduradunak plazer handiz zabaldu zien atea. Kilikiak ez ezik, haur talde bat ere arrapaladan sartu zen gure egoitzara, kilikien atzetik. Azkenean, barneko patioan lasterka ibili ziren, batetik bestera, kilikiengandik ihesi.
Burlatako San Blas elizako talde bat Kontuen Ganberaren egoitzara etorri da gaur goizean. Barneko patioa eta lehenbiziko solairua ikusi ondoren, erakundearen bideoa ikustera joan dira. Amaitzeko, argazkia atera dugu patioan.
Nafarroako Kontuen Ganberako presidenteak Asturiaseko Ridea institutuak antolaturiko mahai-inguru batean parte hartu zuen atzo. Asturiaseko udal antolaketa hobetzeko ideiak biltzea du xede aipaturiko institutuaren ekimenak. Atzoko mahai-inguruan udalen kudeaketa eta kontrola aztertu zen. Robledaz gain, beste bi aditu mintzatu ziren: Begoña Sesma Oviedoko Unibertsitateko irakaslea eta Manuel Fueyo kontu-hartzailea. Robledak Kontuen Ganberak udal sektorean eginiko lana azaltzeaz gain, kontrol erakundeetako kideen independentzia bermatzeko beharra azpimarratu zuen.