Skip to main content
San Frantzisko Eskolako haurrak, Comptos Ganberan

San Francisko Eskolako LHko bigarren mailako haurrak bisitan izan ditugu Comptos Ganberaren egoitzan. Bi taldetan banaturik, eta irakaslea gidaria zutela, gure etxea erakusteaz gain erakundearen historia ere azaldu diegu. Begi bistakoa zen ikasle taldeak gaia landua zuela aldez aurretik, gure egoitzan sartzean Carlos II.aren berri bazutelako. Barneko patioa eta lehen solairua ikusi ondoren, oso txintxo portatu diren haurrak eskolara bueltatu dira, baina aurretik argazkia egin diegu.

Helio Robledak Tokiko Erakundeen kudeaketari buruzko mintegian parte hartu du

Nafarroako Comptos Ganberako presidenteak tokiko erakundeen kudeaketari buruzko Gijongo mintegian parte hartu du. "Korapilatsua erraz bihurtuz" lelopean eginiko jardunaldian, aditu batzuek  udal kudeaketaren zenbait arlo aztertu dituzte.

Helio Robledak Espainiako Udal eta Kontzejuen Federazioaren kostuen gaineko azterketa aurkeztu du, beste bi aditurekin: Antonio Lopez katedraduna eta Carlos Prieto, Espainiako Udal eta Konzejuen Federazioko Ogasun Batzordeko idazkaria.

Nafarroako Comptos Ganberak kontuen epaitegien IX. topaketa antolatuko du

Nafarroako Comptos Ganberak kontuen epaitegien IX. topaketa antolatuko du datorren urtean. Formakuntza jarduera Iruñean sortu zen 1987an, Comptos Ganberak bultzatuta, eta geroztik kontuen epaitegietako teknikariak zortzi aldiz elkartu ziren, Estatuko hainbat hiritan.

Nafarroako Comptos Ganberak topaketaren data zein tokia zehaztu ditu honez gero: urriaren 26 eta 27an, Iruñeko INAPen egoitzan. Ohi zenez, bilera orokorrak antolatzeaz gain, taldeka ere elkartuko dira teknikariak hainbat gai aztertzeko.

Angel Gonzalez-Malexetxebarria, Comptos Ganberan bisitan

Angel Gonzalez-Malexetxebarria, nazioarteko finantza-kudeaketan aditua, Comptos Ganberaren egoitzan izan da. Helio Robleda presidentearekin elkartzeaz gain, erakundeko beste teknikari batzuekin ere bildu da, Comptos Ganberaren barne funzionamendua eta profesionalendako formakuntza plana ezagutu nahi zituelako.

Comptos Ganberako lehendakaria bere karguaz jabetu da, Nafarroako Parlamentuan eginiko ekitaldian

Helio Robledak gardentasuna eta eraginkortasuna eskatu dizkio administrazioetako arduradunei

Helio Robleda, Nafarroako Comptos Ganberako presidentea, bere karguaz jabetu da gaur eguerdian Parlamentuan eginiko ekitaldi batean.

Nafar agintari nagusiak eta kontu epaitegietako ordezkariak aurrean zituela, Helio Robledak kargua “ilusioz” hartzen duela azpimarratu du. Halaber, administrazio publikoen fiskalizatze lanetan erabateko independentzia erakutsiko duela nabarmendu du.

Helio Robledak martxoaren 17an hartuko du Comptos Ganberako lehendakaritza

Helio Robledak martxoaren 17an hartuko du Comptos Ganberaren presidentzia, Nafarroako Parlamentuan eguerdiko ordu batean eginen den ekitaldian. Bertan izanen dira, besteak beste, Nafarroako agintari nagusiak eta kontu epaitegietako ordezkariak. Jakina denez, Robleda otsailaren 18ko osoko bilkuran aukeratu zuten lehendakari. 

Helio Robleda Comptos Ganberako laugarren presidentea da. Aurrekoak honakoak izan dira: Mariano Zufia (1981-1991), Patxi Tuñon (1991-1997) eta Luis Muñoz Garde (1997-2010).

Luis Muñoz Gardek 2008ko kontu orokorrei buruzko txostena aurkeztu dio Parlamentuko presidenteari

Luis Muñoz Garde, Comptos Ganberako presidentea Elena Torres legebiltzarreko buruarekin elkartu da gaur goizean, 2008ko kontu orokorrei buruzko txostena aurkezteko. Txostenak Nafarroako Foru Administrazioaren finantza egoera aztertzen du. Egun gutxi barru, Parlamentuko Batzordekideei ere aurkeztuko zaie.

Heliodoro Robleda da Comptos Ganberako lehendakari berria

Heliodoro Robleda, Unibertsitate Publikoko Kontabilitate katedraduna da Comptos Ganberako lehendakari berria. Nafarroako Parlamentuaren osoko bilkuran aukeratu dute gaur goizean. UPNk aurkezturiko hautagaiak CDNren botuak ere jaso ditu, eta bigarren bozketan atera da garaile. Beste hautagaiak Karen Moreno (PSN) eta Lourdes Aldave (Nafarroa Bai) ziren.
Robleda Comptos Ganberako laugarren presidentea da. Aurrekoak honakoak izan dira: Mariano Zufía (1981-1991), Patxi Tuñón (1991-1997) y Luis Muñoz Garde (1997-2010)

Luis Muñoz Gardek itxaron-zerrendak gutxitzeko kontu-sailari buruzko txostena aurkeztu du

Luis Muñoz Nafarroako Comptos Ganberako presidentea Parlamentuaren Osasun Batzordearen aitzinean agertu da gaur, Osasunbidearen itxaron-zerrendak  gutxitzeko onarturiko kontu-sailaren kudeaketari buruzko fiskalizazio txostena azaltzeko. 

Hiru hautagai Nafarroako Comptos Ganberako lehendakaritzarako

Parlamentuko parlamentari taldeek hiru hautagai aurkeztu dituzte Comptos Ganberako lehendakaritzarako. UPNk Helio Robleda, Nafarroako Unibertsitate Publikoko katedraduna aurkeztu du. Nafarroa Bairen hautagaia Lourdes Aldave da, Nafarroako Gobernuko Justizia Zuzendaritzako legelaria. PSNk, bere aldetik, Karen Moreno Comptos Ganberako teknikaria aukeratu du.
Comptos Ganberako lehendakariaren aukeraketa Parlamentuari dagokio. Datorren otsailaren 18 osoko bilkuran eginen da bozketa.

Subscribe to