Gaur, eguerdian, “Kontuen Ganbera: 40 urteko kronika (1980-2020)” liburuaren aurkezpena egin da Nafarroako Parlamentuan. Egilea Ganberako komunikazio arduradun Fermin Erbiti da.
Bihar, “Nafarroako Kontuen Ganbera. 40 urteko kronika” liburua aurkeztuko dugu. Aurkezpena Nafarroako Parlamentuan eginen da, eguerdiko 12etan. Bertan izanen dira Unai Hualde Parlamentuko lehendakaria; Asun Olaetxea Kontuen Ganberako lehendakaria; eta Fermin Erbiti, liburuaren egilea.
Kontuen Ganberak antolatua, Covid-19aren ondorioak aztertzeko jardunaldi bat egin da gaur goizean Iruñeko Baluarten.
Hasiera pandemia lehen lerrotik bizi izan duten bi lagunen arteko elkarrizketa izan da: Carlos Artundo Osasunbidedo zuzendari nagusia eta Ignacio Lopez-goño mikrobiologo eta Nafarroako Unibertsitateko katedraduna. Nork bere talaiatik, pandemian ikasitakoaz hitz egin dute, eta etorkizuneko erronkez ere.
Nafarroako Unibertsitateko errektorea Kontuen Ganberan izan da gaur bisitan. Maria Irabururi etxea erakusteaz gain, erandearen zereginak ere azaldu dizkiogu. Azkenik, prestakuntza aretoko argazki-erakusketa ikusi du. Bertan daude bilduak, besteak beste, Nafarroako Unibertsitatea gure egoitzan egon zeneko argazkiak. Argaki horiek biltzen dituen liburua ere eraman du: "Kontuen Ganbera: Iruñeko etxe zaharrenaren eta ingurukoen istorioak".
Argazkian, Maria Iraburu Nafarroako Unibertsitatea gurean egon zen garaiko irudiak ikusten.
Estatuko kontu epaitegietako ordezkariak Garganta de la Olla (Caceres) herrian elkartu dira gaur. Kontuen Ganberaren izenean, Asun Olaetxea lehendakaria izan da bertan. Bileran Next Generation funtsen fiskalizazioaz mintzatu dira, besteak beste. Erabaki nagusia honakoa da: funtse horien fiskalizazioa koordinaturik eginen dute. Lana datozen asteetan hasiko da. Estatuko 17 komunitateek funtsen kudeaketari behar bezala ekiteko hartu dituzten neurriak aztertukio dira: arautegia, planifikazioa eta funtsak egoki kudeatzeko behar diren baliabideak.
Azken urteotan onarturiko araudiaren helburua da toki administrazioa digitalizatzea, eta tramitazio elektronikoa ohiko kudeaketa bide bihurtzea. Norabide horretan eginiko azken urratsa 2021eko martxoko errege-dekretu bat da. Sektore publikoaren jardun eta funtzionamendu-arautegia onartu zuen bitarteko elektronikoen bidez.
Kontuen Ganberako lehendakaria Parlamentuan agertu da gaur, toki administrazioari buruzko azken txostena aurkezteko. Azken urteetan bezala, udal mapa aldatzeko beharra azpimarratu du, haren ustez oraingoak ez baititu biztanleriari eskaini beharreko zerbitzu eranginkorrak bermatzen. Asun Olaetxeak gogoratu duen bezala, 2019an Parlamentuak udal maparen erreformarako legea onartu zuen. Kontua da hura garatzen hasteko bidea ez dela abiatu, kontsentsu politikorik ez dagoelako.
Kontuen Ganberak Foru Administrazioak Tracasa Instrumental sozietate publikoari eginiko enkarguei buruzko txostena egin du. Oraingo fiskalizazioak 2020ko txosten batean eman ziren gomendioen jarraipena egiten du.
Tracasa Instrumental 2016an sortu zen, sozietate publikoa bitan zatitu zelarik. Geroztik, Administrazioaren enkarguez arduratzen da. Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuaren menpe dago. Gainerako jarduera Tracasa Mercadoren esku gelditu zen. Sozietate hori Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentuak kontrolatzen du.
Kontuen Ganberak Nafarroako Zirkuitoaren errentamenduari buruzko txostena argitaratu du. Fiskalizazioa Parlamentuak eskatu zuen, EH Bildu taldeak bultzatuta.
Erakundeak gaiaz egiten duen bigarren txostena da. 2010ean egin zuen lehenbizikoan kritiko izan zen Gobernuak SPRIN sozietate publikoaren bidez egin zuen operazioarekin. Izan ere, Gobernua enpresari batek bultzatutako proiektuan sartu zen, arrazoia inolako dokumentutan oinarritu gabe. Proiektua bera ez zegoen ongi zehaztua, eta horren froga da azpiegituraren tamaina aldatzen joan zela.
Nafarroako Kontuen Ganberak heldu den urteko lan-programa onartu du. Horren arabera, 30 txosten eginen ditu, Foru Administrazioaz eta toki entitateez.
Foru Administrazioari dagokionez, Osasunbideko lehen arretako langileriaren kontratazioa aztertuko du, eta itxaron zerrenden kudeaketa ere. Hezkuntzan irakasleen lanpostuen aukeraketa eta laguntza berezia behar duten ikasleei ematen zaien laguntza sistemaren kudeaketa.
