Skip to main content
Gemma Angelica Sanchez legelaria, "whistleblowing" direktibari buruzko nazioarteko kongresuan hizlari

Kontuen Ganberako legelaria Gemma Angelica Sanchez  "Whistleblowing" direktibari buruzko naziaorteko kongresu batean parte hartuko du. Kongresua bihar eta etzi eginen da, Nafarroako Unibertsitate Publikoan. Aipaturiko direktiba iruzur salaketak arautzen ditu. Europako estatu guztiek urtea amaitu baino lehen bere egin beharko dute. Sanchezek diruzur salaketen eta kontu epaitegien arteko harremanak aztertuko ditu mahai inguru batean. Bihar, arratsaldeko 18:15etik aurrera eginen da.

Nafarroako Foru Administrazioak enpresa pribatuei emaniko diru-laguntza (2020)

Covid-19a dela-eta, iaz 180 milioiraino igo ziren

Kontuen Ganberak Gobernuak enpresa pribatuei emaniko diru-laguntzak aztertu ditu

Nafarroako Kontuen Ganberak Gobernuak enpresa pribatuei emaniko diru-laguntzak aztertu ditu.

Estatuko kontu epaitegietako ordezkari nagusiak Madrilen elkartu dira

Estatuko kontu epaiegietako ordezkari nagusiak Madrilen elkartu dira gaur goizean elkarren arteko koordinazioa bultzatzeko. Bilera Madrilgo kontu epaitegiaren egoitzan egin da. Kontuen Ganberaren ordezkaria Asun Olaetxea lehendakaria izan da. Kontrol erakundeetako buruek Covid-19ren ondorioez txostenak egiteko beharra azpimarratu dute. Izan ere, administrazio publikoak dirutza handia gastatzen ari dira pandemairen ondorioei aurre egiteko. Beraz, horrek kontu publikoetan duen eta izanen duen eragina aztertu beharra dago.

Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren kudeaketa (2015-2019)

Nafarroako Kontuen Ganberak PFEZ zergaren kudeaketari buruzko txostena argitaratu du. Txostenak azken bost urteotako datuak ematez gain, PFEZren kontrol sistema eta kudeaketa prozedurak aztertu ditu.

Nafarroak, gainerako foru lurraldeetako erakundeek bezala, PFEZ eta gainerako zuzeneko zergen kudeaketa osoa du bere esku: arautegia, diru-bilketa eta kontrola.

Lekunberriko Udalaren ur hornikuntza eta saneamenduko zerbitzua

Kontuen Ganberak  txosten bat argitaratu du Lekunberriko Udalaren ur hornidura eta saneamendu zerbitzuari buruz, udalak berak eskatuta. Zerbitzu honetan parte hartzen dute udalak eta "Ertzilla iturburua" izeneko Goiko Ur Hornidurarako Partzuergoak. Bertan, udalaz gain, Alli, Arruitz, Etxarri, Iribas eta Mugiroko kontzejuak daude, guztiak Larraungo haranekoak.

Miguel Servet Fundazioaren gomendioen jarraipenari buruzko txostena

2016ko irailean, Nafarroako Kontuen Ganberak Miguel Servet Fundazioaren txostena argitaratu zuen, non Nafarroako osasun-ikerketa publikoaren antolaketa, fundazioaren kontuak eta haren jarduera aztertzen ziren. Kontuen Ganberak txosten hartan ematen ziren gomendioen jarraipenari buruzko txostena igorri dio Parlamentuari.

Nafarroako Parlamentua, 2020

Nafarroako Kontuen Ganberak Parlamentuko iazko kontuei buruzko txostena argitaratu du.

Txostenak ontzat ematen ditu kontuak, ongi islatzen baitituzte ondare eta finantza egoera, eta baita 2020ko aurrekontu emaitza ere. Legezkotasunaz ere aldekoa da iritzia, Parlamentuko kudeaketa ekonomikoa legediaren araberakoa baita.

Nafarroako Gobernuak Audenasari eginiko ordainketak

Kontuen Ganberak Gobernuak Audenasa enpresari eginiko ordainketei buruzko txostena egin du. Enpresak AP-15 autobidea kudeatzen du eta diru-laguntzak erabiltzaileei egiten zaizkien deskontuengatik egiten dira.

Nafarroako Arartekoa (2020)

Nafarroako Kontuen Ganberak Nafarroako Arartekoaren iazko kontuei buruzko txostena egin du.

Txostenak gogoratzen duenez, Arartekoaren zeregina da biztanleriaren eskubideak defendatzea, bereziki administrazioen gehiegikerietatik. Erakundeko burua Parlamentuak aukeratzen du, sei urterako. Javier Eneriz da erakundeko burua 2007tik. 2013an agintaldia amaitu zitzaionetik, jardunean ari da.

Kontuen Ganberari buruzko erakusketa, zabalik Parlamentuan

Gaur goizean Paarlamentuan eginiko ekitaldi baten bidez zabaldu da Kontuen Ganberari buruzko erakusketa. Hizlari aritu dira Parlamentuko presidente Unai Hualde; Asun Olaetxea Kontuen Ganberako presidentea; Fermin Erbiti Kontuen Ganberako komunikazio arduraduna; eta Cesar Oroz marrazkilaria, erakusketaren zati baten egilea. Erakusketak hiru zati ditu: Kontuen Ganberaren historia laburbiltzen duten dokumentu eta txanpon sorta.

Subscribe to