Kontuen Ganberak aurtengo lan programa onartu du. 2021eko lan zerrendak hamar txosten biltzen ditu. Foru Administrazioari dagokionez, lau txosten daude: kontu orokorrak; itzalpeko ordainsariaren bidez emaniko lanak (Bideko eta Pirinioetako Autobideak eta Nafarroako Ubideko zona ureztagarriak); Gobernuak Tracasa Instrumental empresari eginiko enkarguak; eta Miguel Servet Fundazioa.
Toki administrazio arloan, Iruñeko Udalaren kontuak aztertuko dira, eta bi txosten orokor ere eginen dira: udal administrazioari buruzkoa eta kontu-hartzaileek arkezturiko erreparoak.
Kontuen Ganberak udaletako kontu-hartzaileek 2018an eta 2019an eginiko erreparoei buruzko txostena argitaratu du.
2018an, 34 udal kontu-hartzailek 159 erreparo aurkeztu zituzten. 2019an, 168 erreparo aurkeztu ziren, 27 udal entitatetako kontu-hartzaileek eginak. Bi urteetan, erreparoen zenbatekoa 4,8 milioikoa izan zen.
Aipatzekoa da erreparo gehienak bost toki entitatetako kontu-hartzaileek aurkeztu zituztela.
Kontuen Ganberako lehendakari Asun Olaetxea bitan agertu da gaur Parlamentuan. Batetik, iazko kontu orokorrak aurkezteko. Bestetik, Nafarroako Berdintasunerako Institutuari buruzko txostenaren berri emateko. Kontuei dagokienez, azken bi urteotako bilakaera ona azpimarratu du. Aurrezkia, aurrekontu emaitza, zorra eta gainerako adierazleak hobetu egin dira. Zorra 3.000 milioitik behera jaitsi bada ere, zenbateko hori oso kontuan hartzekoa dela esan du. Gainera, gehiena 2025erako amortizatu beharra dago. Azkenik, Olaetxeak Covid-19ak kontuei eginen dien kaltea ere aipatu du.
Kontuen Ganberak Nafarroako Unibertsitate Publikoaren kudeaketa arlo zehatz bati buruzko txostena egin du: kontabilitate analitikoa martxan jartzeko prozesua. Horrez gain, 2017ko txostenak bilduriko gomendioen jarraipena ere egin du.
Kontabilitate analitikoa da kostuak kalkulatzeko modua ematen duena. Ikasleek ordaindu beharreko matrikulak horren arabera finkatu behar dira, kostuen portzentaje bat aplikatuz.
Nafarroako Kontuen Ganberak Iruñeko Udalari buruzko txostena argitaratu du. Bertan, udalaren kontuak eta finantza egoera aztertu ditu.
Estatuko kontu epaitegietako lehendakariak atzo elkartu ziren, telematikoki. Heldu den urteko lan programaru dagokionez, bada guztiak kezkatzen dituen gai bat: Covid-19aren krisia. Erakunde guztiek eginen dute txostenen bat gai horretaz. Bestalde, guztiak batzen dituen Asocex elkartean batzorde berria sortzea erabaki zuten: Prestakuntza Batzordea, kontu epaitegietako teknikariek ahalik eta prestakuntzarik hoberena eskaintzeko asmoz.
Kontuen Ganberako lehendakariak udal administrazioari buruzko txostena aurkeztu du Parlamentuan, Lurralde Kohesiorako Batzordean, hain zuzen. Asun Olaetxeak adierazi duenez, 2018ko amaieran ona zen udalen finantza egoera. Nafarroako Udalek 92 milioiko aurrezkia lortu zuten, eta 250 milioiko diuzaintzako soberakina. Zorra 207 milioikoa zen. Datu horiek onak izan arren, Olaetxeak Covid-19aren eraginaz ohartarazi die parlamentariei, pandemiak udalen kontuei ere kalte eginen baitie.
Kontuen Ganberak Nafarroako kontu orokorrei buruzko txostena kaleratu du. Bertan, Foru Administrazioaren iazko finantza egoera islatzen da.
Kontuen Ganberak Nafarroako Berdintasunerako Institutuaren azken hiru urteko kudeaketa aztertu du.
Institutuak lau milioiko gastua egin zuen iaz. Milioi eta erdi transferentzia arruntetan gastatu zen; beste horrenbeste ondasun eta zerbitzuetan; eta milioi bat langilerian. Institutuak 24 langile ditu, 14 finkoak eta gainerakoak kontratatuak.
Nafarroako Kontuen Ganberak toki administrazioari buruzko txostena kaleratu du. Bertan, udal, kontzeju eta gainerako udal erakundeen egoera orokorra aztertzen da.
Iazko hasieran, 702 toki entitate zeuden Nafarroan: 272 udal, 346 kontzeju, 62 mankomunitate eta 22 udal elkarte.
Nafarroako Parlamentuak, 2019ko otsailean, toki administrazioaren erreformarako legea onartu zuen. Kontuen Ganberak askotan eginiko gomendioa da, udal mapa gaurko beharretara egokitzeko. Kontua da lege nagusia garatzeko behar diren erabaki eta arauetan ez dela aurrera egin.
